Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Duela bi hamarraldi IKA euskaltegiek beren ateak zabaldu zizkieten euskaraz jantzi nahi zuten herritarrei. Urte hauetan guztietan zehar iparra finkatzen dien helburua aurrera eramatea lortu dute, bidean aurkitu dituzten oztopoak gaindituz.
Lunes, 4 de Enero de 2010 - Actualizado a las 07:31h
votos
comentarios
Sagrario Aleman irakaslea, IKA-k Iruñeko Zaharrean duen Arturo Canpion euskaltegian.
Vista:
frankismoak Euskal Herrian margotutako paisaia zuri-beltza indarra galtzen joan zen 60. hamarraldian. Hori horrela, euskararen herriak Gerra Zibila hasi aurretik zuen kolorea berreskuratzeko helburuarekin, helduen euskaldun-tze-alfabetatzean lan eginen zuten lehen euskaltegiak jaiotzen hasi ziren. Aitorren hizkuntza zaharraren margolana zaharberritu egin behar zen.
Urteak joan, urteak etorri, herri ekimenetik jaiotako euskaltegi hauek lan handia egin zuten euskararen puzzlea berriz ere osatuko zuen hiztunak euskalduntzen. Baina, 80. hamarkadaren bukaera aldean euskaldunen herriko paisaiaren margolana berreskuratzen ari ziren margolari hauen artean ezberdintasunak eman ziren. Hauen ondorioz, euskaltegi hauetako artista batzuk sormen tailerra utzi zuten koordinakunde berri bat sortzeko. Hori horrela, IKA euskaltegiek 1989ko azaroaren 2an zabaldu zituzten beren ateak. "Ikas eta ari, euskara ikasi eta euskal hizkuntzan aritu. Euskaltegiei izen hau jartzea erabaki genuen, izan ere, gure helburua, hizkuntza irakastearekin batera, gure ikasleek euskara ere erabil dezatela da", adierazten du IKA-ko irakasle Sagrario Alemanek. Iparra finkatuko zien helburuari jarraituz, bi hamarraldi hauen buruan Nafarroako eta Arabako karrikak kolorez margotu dituzten hiztunak euskaldundu dituzte.
euskal hizkuntza irakasten
"Margolana" zaharberritzen
IKA euskaltegietako ikasleak helduak izaten dira orokorrean. Hizkuntza ikasteko motibazioaren eskutik helduta, beren burua euskararen eta euskal kulturaren munduaz jantzi nahi duten herritarrak dira. Era honetan, sormen tailerreko xedea euskal hiztunak sortzea denez, gramatika bideak etengabe landu beharrean, dinamikotasunari egiten diote lekua, komunikazioan oinarritutako metodologia erabiliz.
Barañaingo IKA-ko irakasle Joxerra Olanok nabarmentzen duenez, Arabako eta Nafarroako ikasleen artean aldea dago, izan ere, lehengo herrialde honetakoak motibazio instrumentalak bultzatuak hasten dira hizkuntza ikasten, hau da, beste zenbait helburu pertsonalak erdiesteko esperantzaz ikasten dute euskara. Honen isla da Araban, eta batez ere Gasteizen, IKA-k izan duen gorakada. Euskaltegiak beren zerbitzuak eskaintzen dituen bi lurralde historikoen artean, hasierako urteetan 1.000 ikasle izatetik gaur egun 3.500 ikasle izatera heldu dira bi hamarraldi hauetan. Nafarroako errealitateak berriz kontrakoa islatzen du, ikasle kopuruak behera egin du.
Hau guztiarekin batera, euskaltegiko irakasleek gizartean hegan dabiltzan mamuak usatzen egiten dute lan. Izan ere, euskara munduan hitz egiten den hizkuntza konplikatuena dela adierazten duen iritzia dabil bolo-bolo. Ideia honen aurrean Sagrario Alemanek esaten du "hizkuntza guztiek beren ahalegina" eskatzen dutela: "Guk gaztelania ikasteko bitartekari guztiak izan ditugu, hala nola Administrazioa, komunikabideak, komertzioa eta abar. Euskaraz berriz, ez dira erraztasunak ematen hizkuntza ikasteko, eta nik uste dut hori dela arazoa".
Modu honetan, IKA euskaltegiek zerbitzu anitz eskaintzen dizkiete beren ikasleei, ahalik eta azkarren euskaraz bizi daitezen. Barañainen esaterako, autoikaskuntza sistemarekin ere lan egiten dute. Joxerra Olanok adierazten duenez, zerbitzu hau egunero euskaltegira joan ez daitezkeen ikasleei bideratua dago. Honen bitartez, etxean eta, batez ere, denbora dutenean ikasten dute hizkuntza. "Hala ere guk aurrez aurreko klaseak defendatzen ditugu, hau izaten baita modurik eraginkorrena", azaltzen du IKA-ko irakasleak.
Udako oporretan euskaltegiko ateak ere ez dira isten, izan ere, Lesakan, "herri arras euskaldunean", Matxinbeltzenea aterpetxean barnetegi zerbitzua eskaintzen dute, ikasleen hizkuntzaren ikas prozesuak etenik izan ez dezan.
gizartearekiko konpromisoa
Hasi euskaltegitik eta kalera
IKA sormen tailerreko margolariek ez dute beren artelanak lau hormen artetara mugatzen. Euskaltegiak euskararen puzzlea osatzen dituzten hiztunak euskalduntzeaz gain, gizartearekiko konpromisoa du. Era honetan, euskararen alde lan egiten duten zenbait euskaltegiekin eta erakundeekin batera hainbat proiektu eramaten dituzte aurrera. Ildo berean ere, Egunkariko bost auzipetuei atxikimendua adierazten diete, egindako "astakeria" salatuz.
Hau guztiarekin batera, bi hamarraldi hauetan ere Nafarroako eta Arabako etxeetara sartzeko parada izan dute, urte hauetan zehar argitaratu dituzten aldizkarien eta zenbait irratietan egin izan dituzten irrati nobelen bitartez.
nafarroako gobernuaren itzala
Haizearen kontra hegan eginez
Aitorren hizkuntza zaharraren margolana kolorez betetzeko lanetan, 20 urteotan zehar Nafarroako Gobernua artelana zuri-beltzez margotzen temati egon da. Nafartarren artean "bereizketak" egiten dituen hizkuntza politikatik hasi eta euskararen alde lan egiten duten "erakundeen kontra aurrera eramaten duen jarrerarekin" jarraituz, hizkuntza "gaitz larri bat bezala" dute.
Jokabide honen isla da urtetik urtera helduen euskalduntzeaz arduratzen diren euskaltegiei bideratutako diru-laguntza "eskasa". Azken bederatzi urte hauetan IKA-ri eta AEK-ri bideratutako lagun-tza ekonomikoa %40an jaitsi dute; 2001eko 647.290 eurotik 2009ko 390.000 eurotara murriztu dituzte. Hau guztiarekin batera, herri ekimenetik jaiotako euskaltegiek Gobernuari euskaltegi publikoari bideratzen dizkion laguntza ekonomiko berak eskatzen dizkiote. Izan ere, publikoak ikasle orduko 9.8 euroko kostua du, eta IKA-ri eta AEK-ri kopuru horren %8.12a ematen diete, hau da, 0.80 euro. "Ia-ia mirariak egiten ari gara bizi ahal izateko", adierazten du Alemanek. "Nafarroan ditugun eskariei eran-tzun beharrean, lehiara eramaten gaituzte euskaltegioi", azaltzen du Joxerra Olanok.
Oztopoak oztopo, euskaraz ikasi eta arituz sormen tailerreko margolariek aurrera jarraituko dute euskararen puzzlea osatzen duten hiztunak euskalduntzen, hizkun-tzaren paisaia koloretsua margotuz.
Publicidad
Gracias por su comentario
Publicidad
Publicidad
El Aula Infantil del Hospital Virgen del Camino, premio Haba de Oro
El galardón, otorgado por la Asociación Cabalgata Reyes Magos, destaca a personas que trabajan a favor de los niños más necesitados
Continuarán las lluvias y se prevé que bajen las temperaturas
El gasto sanitario navarro por persona será 200 euros superior a la media española, según FADSP
Detenido un conductor pamplonés por quintuplicar la tasa de alcohol permitida
Blanco descarta implantar escáneres corporales en los aeropuertos sin un acuerdo en la UE
Navarra registró el pasado año 35 trasplantes renales, 26 hepáticos y 6 cardíacos
Publicidad
Publicidad
Haba de Oro para el Aula Infantil Virgen del Camino
El galardón, otorgado por la Asociación Cabalgata Reyes Magos, destaca a personas que trabajan a favor de los niños más necesitados
Los usuarios de la rotonda de Biurdana, molestos con los nuevos semáforos
La Policía Municipal asegura que son necesarios para la incorporación del tráfico del vial de Trinitarios
Nuestros lectores retratan a Olentzero
Galería de imágenes recibidas a internet@noticiasdenavarra.com
Estas son las imágenes que nuestros lectores nos han enviado a internet@noticiasdenavarra.com sobre las cabalgatas y visitas del carbonero navarro en diferentes localidades. Envía las tuyas y colabora con esta galería
Publicidad