Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
lana adiskidetasunaren garrantziaz mintzo da
Amezketako ilustratzaileak eta idazleak sortutako albuma hiru hizkuntzatan argitaratuko da udazkenean
arkaitz a. muro - Sábado, 6 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 08:42h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Sariak Euska Herriko literaturaren munduko sorkuntza bultzatzea du xede.
Vista:
artika. Etxepare Literatura Sariak atzo eman zituen ezagutzera 2009ko lehiaketako irabazleen izenak: Maite eta Mikel Gurrutxaga Otamendi neba-arrebak. Era honetan, Alex nire munstro-lagun on-ona albumaren egileek udazkena aldera -Durangoko azoka baino lehen- beren lana liburu-dendetan ikusteko parada izanen dute, Pamiela argitaletxe nafarraren zigilupean.
Sariaren azken edizioko txapela jantzi duen albuma adiskidetasunaren garrantziaz mintzo da, soinean jantziak dituen letretan eta ilustrazioetan. Aitziber Alonso irudigileak eta lehiaketako epaimahaiko kideak nabarmendu zuenez, lanak "oso kalitate oneko irudiak biltzen ditu". Izan ere, konposaketaren aldetik egindako lana eta prespektiba lantzeko erabili den moduak "asko aberasten du kontakizuna". Mikel Gurrutxagaren lumatik jaio diren hitzak Maite Gurrutxagak egindako irudiek sortzen duten doinu poetikoen erritmoan egiten dute dantza.
"Elkar ondo ulertzen dugu, niri oso gustatzen zait Mikelek lan egiteko duen modua; ondo moldatu ginen hasieratik", adierazi zuen Maite Gurrutxagak. "Gure izaerari leial izan gara eta horri esker hau guztia lortu ahal izan dugu", gehitu zuen.
2009ko Etxepare Sariko garaileek 6.000 euroko saria izan dute, beren ibilbidearekin aurrera egin dezaten -sariak Esther Lakastak, Nafarroako iparraldeko Euskara Mankomunitateko lehendakariak, eta Euskarabideko zuzendari Xabier Azanzak banatu zituzten-. Baina saria ez da bakarrik laguntza ekonomikora mugatuko, izan ere, urria aldera, lana Euskal Herriko kulturgintzara eginen du salto Pamiela Argitaletxearen eskutik. Gainera, Pello Elzaburu Pamielako arduradunak adierazi zuenez, Kalandraka argitaletxearekin batera elkarlanean, hiru hizkuntzatan argitaratuko da Gurrutxaga neba-arreben lana: gutxi gorabehera, 1.000-1.500 ale inguru jatorrizko hizkuntzan, euskaran, 3.000 ale gaztelaniaz eta 1.000 ale galegoz.
2010eko saria, prest Iazko lehiaketaren irabazleak atzo jakin zirenean, martxan ipini zen aurtengo txapelketako edizioa. Era honetan, Mikel eta Maite Gurrutxagaren antzera lehiaketan parte hartu nahi dutenek, lanak aurkezteko epea azaroaren 30a bitarte izanen dute. Horiek horrela, 2010eko deialdian parte hartzeko, Leitzako Udaleko Euskara Zerbitzura (Elbarren kalea, 1- 31880 Leitza) bidali behar dira sortutako albumak.
Etxepare Sarian lehiatu ahal izateko, gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira. Batetik, haurrei zuzenduriko lan ilustratuak aurkeztea, istorio bat kontatzen duten albumak. Horretarako hauek ez dira 20cm bider 21cm baino txikiagoak izanen, eta 15 orrialde bikoi-tzez sortuak izan behar dira. Bestetik, parte hartzen duten egileek obra osoaren sei ale aurkeztu beharko dituzte.
Etxeko ekoizpenaren alde Dagoeneko sei urte igaro dira, Euskal Herriko literaturaren alde lan egiten dutenei bultzada bat ematea helburu duen sariak argia ikusi zuenetik. Berriozarko alkate Xabier Lasak nabarmendu zuenez, "Nafarroako hainbat toki entitatek, haien Euskara Zerbitzuen bitartez, herrialdean literatura sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, 2004an sortu zituzten Etxepare Literatura Sariak" Urte horretan haur, gazte eta helduentzako literatura saritu zen.
2006an, berriz, Etxepare beka izenarekin jantzi zen eta hiru urte beranduago, 2009an, saria izenarekin hartu zuen. Atzoko irabazleekin batera, osotara sei izan dira literatura lehiaketa honek bere historia laburrean banatu dituen sariak.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Emocionante despedida civil a Joxemiel Bidador
Asisten a la cita representantes de grupos de danza, músicos, escritores y colegas del mundo educativo
Un cortometraje reconstruye el rescate de dos ex etarras por guardias civiles
"El sentido del humor es bueno y sano, debería estar más presente en nuestras vidas"
Rubina, protagonista del oscarizado film "Slumdog Millionaire", sigue viviendo en una chabola
Publicidad
Las primeras caminatas rumbo a Javier
Los servicios de emergencia han prestado 1.800 asistencias, la mayoría por causas leves, y en dos casos ha sido preciso traslado a centros sanitarios
Quince familias reciben por fin los restos de presos víctimas del franquismo
Valdenoceda (Burgos) alojó una de las prisiones de castigo "más duras" de la época de la posguerra
López destaca la defensa de la libertad, el autogobierno y la democracia de Agirre
Entrega de la máxima distinción del Gobierno vasco, la Cruz del Arbol de Gernika, a la hija de J.A. Agirre
Aumenta a 147 el número de muertos por el terremoto de Chile
Bachelet declara "zonas catastróficas" las cinco regiones más afectadas por el seísmo
Publicidad