Saltar al Contenido

Mugatik

Desolazioa

por aingeru epaltza - Martes, 9 de Marzo de 2010 - Actualizado a las 07:26h

desolazioa. Horra Joxemiel Bidadorren heriotzak gure artean erein duen sentipena. Desolazioa, haren hurbil-hurbilenekoen bihotzean. Desolazioa, haren adiskideen eztarrian. Desolazioa, Joxemielek lan-tzen zituen alor ugarietan -irakaskuntza, dantza, ikerkuntza, literatura- lankide izan zituenen artean. Desolazioa, orobat, hainbertze euskaltzaletan ere, Joxemielen buruz buruko ezagutzarik ez izan arren edo haren lanaren berri entzutez baizik ez izan arren. Familia batean edo lagunarte batean, ordezkaezinak dira Heriok ebasten dituen guztiak. Maitearen galeraren minari denboraren joanak ematen dio eztia, baina itzali, sekula ez du min hori arras itzaltzen. Ber-tzerik da gizartean. Naturaren legea da ber-tze batek betetzea zenduak bere lanbidean, bere jakintza esparruan, bere kidego, talde edo dena delakoan uzten duen hutsunea. Oraingo honetan, alabaina, gauzak ez daude hain garbi. Inor hiltzean ohikoa da entzutea "umezurtz" utzi gaituelako hori. Bidadorren kasuan, berarekin bizitza partekatu zutenak ez dira ala mintza daitezkeen bakarrak. Haren heriotzak are hutsago utzi du berez aski mortu zegoen eremua. Lehengo asteaz geroztik, nafar euskaldunok ikusezinagoak gara, ezinduagoak, aprojagoak, ez ikasiagoak. Joxemiel "gaztearen" ondotik -39 urte!- ez da bazterretan ageri nork gu eginen ikusgarriago, gaituago, eragileago, jantziago. Salbuespenak salbuespen, inon ez dira gure eskuz eta gure izerdiz eraikitako ikasgeletatik atera behar zuten gazte belaunaldiak. UPNk eta PSNk gure inguruan eraiki duten setio politika bere fruituak ematen ari da. Bere fruituak ematen ari, gure gazteei jarri dieten hautu ustela: asimilazioa edo marginalitatea. Gure hautu ideologiko-estrategikoek, gure moteltasunak, gure nora ezak gainerakoa egin dute. Bataila instituzionala aspaldi irabazi zuten. Gizartearena irabazteko bidean daude. Hori guztia, "gure" politikariak pitokerietan ari diren bitartean.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad