Saltar al Contenido

SOCIEDAD | NAFARROA

Lau herrialde, hizkuntza bakarra

Nork esango luke euskarak ingelera ordezkatuko zuela? Lau lurralde desberdinetako pertsonak, bakoitza bere ama hizkuntzarekin, eta ingelera ez den hizkuntza bat elkar komunikatzeko.

 

Ainhoa Perez, Irene Belasko eta Anais Sanchez - Jueves, 20 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:23h

Carlos Cid (Madril), Rosana Entizne (Argentina), Hanna Lanton (Finlandia) eta Hiromi Yoshida (Japonia).

Carlos Cid (Madril), Rosana Entizne (Argentina), Hanna Lanton (Finlandia) eta Hiromi Yoshida (Japonia). (DNN)

Galería Noticia

munduz -mundu lemapean aurkeztu du aurtengo Nafarroa Oineza gure ikastolak. Hainbat ekintza antolatu dira ospakizuna aurrera atera ahal izateko eta munduko lau unibertsitate ezberdinetako euskara irakasleak biltzea izan da azkena. Tokioko Waseda unibertsitateko Hiromi Yoshida, Helsinkiko unibertsitateko Hanna Lantto, Argentinako Bahia Blanca unibertsitateko Rosana Entizne eta Madrilgo Complutense unibertsitateko Carlos Cid izan ditugu gure artean 5 egunez.

Bidaia igandetik astelehenera egin zuten, eta astelehenean bertan, Hiromi japoniarra ikastolan ibili zen lehen hezkuntzako 3.mailako ikasleekin hizketan. Euskaraz ari-tzeko animatu zituen ikasleak, bere ustez, ez baita nahikoa hizkuntza bat ezagutzea, besterik gabe; benetan balio duena hitzegitea da, euskaraz bizitzea eta lagunen artean aritzea. Asteartean lanpetuagoak ibili ziren. Goizean, komunikabideen aurrean prentsaurrekoa izan zuten eta bazkaldu ostean, Baluarte aretoa bete zuten hitzaldi arrakastatsu bat emanez. Asteazken goizean Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) egon ziren eta arratsaldean, berriz, zenbait irrati eta telebistatan elkarrizketak egin zizkieten. Ostegunean gure ikastolan egon ziren. Lehenik gela batzuetan egon ziren ikasleekin berriketan eta ondoren, Euskaraz Bizi ikastolako irratsaioan parte hartu zuten. Ikastolako eguna amaitzeko, Paz de Zigandako abesbatzak kontzertu bat eskaini zien. Bazkaldu ondoren, Donostirantz abiatu ziren, Miramonera hain zuzen ere eta afari batekin agurtu zuten ikastolan izandako egonaldia. Azken egunean libreki aritu ziren Iruñean barna.

Beraiek adierazi duten bezala, "euskaldunen artean oso gustora egon gara eta izandako harrerarengatik etxean bezala sentitu gara".

Uhinen artean esandakoa

Ikastolan egindako irratsaioan beren herrialdeetako euskararen egoera azaldu ziguten. "Gehienek ez dakite asko Euskal Herriari buruz - aitortu zuen Hanna Lantto finlandiarrak - baina Euskara hizkuntza berezia dela eta piztu zaie jakingura linguistikoa". Rosana Entiznek, berriz, jendeak beren arbasoengandik hurbilago senti-tzeko eta aintzineko kulturari eusteko ikasten dutela esan zuen. "Bakoitzak arrazoi propioak dauzka euskara ikasteko, baina ba-tzuk, unibertsitaterako kreditoak lortzeko ikasten dute besterik ez" gehitu zuen Carlos Cidek.

Euskara ikasten duten ikasleen interesak ere azaldu zizkiguten, kulturaren inguruan jakinmin gehiago dutela azalduz. "Atseginagoa suertatzen zaie euskal ohiturei buruzko dukumental bat ikustea, historia ikastea baino. Ikurrina zergatik dagoen osatuta osatuta dagoen bezala, lauburuaren esanahia…eta bestelako kontu xumeek ikasleen arreta bereganatzen dute" azaldu zuen Madrilgo Complutese unibertsitateko irakasleak.

Beren herrialdeetako hizkuntza minorizatuen egoera azaldu ziguten, euskara baino egoera okerragoan daudela azpimarratuz. Finlandiako iparraldean, Laponian alegia, hiru hizkuntza mintzatzen dira, 300 eta 1000 hiztun dituztenak. Hannak azaldu zuen bezala, "oso minorizatuak dira, batez ere hiztun gehienek nomada bizitza dutelako". Argentinan, bestalde, quechua, mapuchea eta guarania oso minorizatuak daude, baina jende asko dago haien arbasoen hizkuntza berpiztuarazteko saioetan murgilduta. "Azken finean gure benetako arbasoen hizkuntzak dira, hasieratik zeudenena. Besteak itsasontziz etorri ziren" azpimarratu zuen Rosanak. Azkenik, Hiromik esan zuen Japonian ez dela inolako hizkun-tzarik inposatu, baina badagoela 20-30 edadeko hiztun dituen hizkun-tza zahar bat, iparraldean.

Hitzaldiarekin jarraitzeko, Carlos, Espainiako hizkuntzei buruz hi-tzegiten aritu zen. "Katalana da hizkuntza bermatuena, eta gailegoa, honen eta euskararen arteko egoeran dago" azaldu zuen. "Baina gailegoak badu arazo bat - gehitu zuen - gaztelaniarekiko antzekotasun gehiegi duela, eta batzuetan ez dakizu zertan ari diren hitzegiten. Batez ere politikoek". Katalanari buruz hitzegiten jarraitu zuen, bere arazo nagusia atzerritarrak zirela adieraziz, hauek, gaztelera ikasten dutelako soilik.

Amaitzeko, hainbat mezu utzi zituzten gure ikastolako ikasleen-tzat. Hannak "Oso hizkuntza polita duzue, eta interesgarria, zaindu ezazue, euskaraz hitzegin". Rosanak eskerrak eman zituen, eta gure altxora zaintzeko adirerazi zuen. Azkenik, Carlosek, bertso batekin agurtu gintuen.

Nafarroa Oinezeko beste ekintzak

Ramón Herrerak, "Donejakue bidea eta Zinea" izenburua zuen hitzaldia eman zuen Paz de Zigandako zilindroan. Xakobeoaren aberastasun historikoa, artistikoa eta kulturala modu grafiko batez erakutsi zuen. Horretarako, lehen eskuko materialaz baliatu zen: zine xakobeoari buruzko benetazko posterrak, lobby card originalak eta garaiko fotogramak erabiliz hain zuzen ere.

Mikel Belaskok, berriz, Bilboko Azkue Fundazioak utzitako mapei esker, euskararen historia azaldu zuen. "Dakizuen bezala, euskara inguruko hizkuntzak ez bezalakoa da eta ez dauka ahaide ezagunik munduko beste hizkuntzen artean. Erromatar garaian Euskal Herria, latinak geroago desagerraraziko zituen hizkuntzek inguratuta zegoen: galiera, zeltiberiera, iberiera... Euskaldunak beren hizkun-tzari izugarri atxikiak dira eta 2000 urte ondoren euskara bizirik dago".

Joan den ostegunean, Peio Monteanok, "euskara Nafarroako konkistaldian" hitzaldia eman zuen, hau da, euskararen egoera Nafarroa Gaztelak konkistatzean nolakoa zen azalduz.

Gaur, Toti Martinez de Lezea idazle famatuak Donejakue bideari buruz hitz egingo du, berriro ere, ikastolako zilindroan. Literaturari buruzko zenbait kontu ere aipatuko ditu bere hitzaldian.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido

Publicidad

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Últimas Noticias Multimedia

Publicidad

Publicidad