Publicidad
[Entrar | Registrarse]
ERAKUNDEAK AURTEN 20 URTE BETE DITUELA GOGORATU NAHI DA
Mankomunitatearen irudia osatu nahi da eta horretarako 350 lagunek parte hartu behar dute
aitor arotzena - Jueves, 23 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:13h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Bortz herrietako euskara batzordekideak, atzoko agerraldian.
Vista:
bera. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 20 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko, Mankomunitatearen Eguna antolatuko du urriaren 31n Beran, atzo prentsaurrekoan jakinarazitakoaren arabera. Mentxu Peña Arantzako batzordekideak mankomunitatearen 20 urteko ibilbidea laburtu zuen.
Ofizialki 1990eko maiatzaren 18an sortu zen, egun horretan onartu baitziren estatutuak, eta batzordeak sortu. Halere, aitzineko urteetan egindako lana ezinbertzekoa izan zen mankomunitatea sortzeko: "Euskararen aldeko giroa eta gogoa indartzen ari zen -aipatu zuen Peñak-: euskarazko irakaskuntza, helduen euskalduntze eta alfabetatzea, Ttipi-ttapa hiru-hilabetekaria... Testuinguru horretan hasi ziren biltzen Bortzirietako hainbat euskaltzale, euskararen aldeko lana eginen zuen tresna eta baliabideak eskainiko zituen azpiegitura bat sortzeko asmoarekin". Bizpahiru urteko gogoetaren ondotik, eta udalekin elkarlanean, Mankomunitatea sortu zuten. Geroztik, arlo guztietan eragin nahi izan du:, helburu baitu arlo guzietan euskarari sarbide ematea eta gure hizkuntzaren egoera normalizatzea. Datuek erakusten dutenez, "euskarak aitzinera pausoak eman ditu 20 urteotan. Mankomunitateak argi erakutsi du Bortzirietan euskara normalizatzeko tresna egokia eta baliagarria dela". Halere, euskarak Bortzirietan bide luze du egiteke, eta horretan lanean behar bezala aritzeko mankomunitateak ongi hornitua egon behar du, Peñaren erranetan. "Besta egun honek, egindako bidea eta lana ospatzeaz gainera, oraindik egiteke dagoen guztia gogorarazi nahi du, eta hori behar bezala egiteko mankomunitate indartsu bat aldarrikatu".
Mankomunitatearen Eguna Gero, urriaren 31n Beran ospatuko den Mankomunitatearen Egunaren berri eman zuen. Azken hilabeteotan euskara batzordeak buru-belarri dabiltza egun hori antolatzen, egun osoko besta arrakastatsua eta parte-hartzailea izan dadin. Behin betiko egitaraua zehazteko badago ere, lehen hitzordua 11.00etan izanen da, Mukixuko zubian. Hortik Matzadara abiatu eta bertan eginen dute irudiaren ekitaldia. "Futbol zelaian mankomunitatearen eta batzordeen logotipoa jendez beteko dugu, eta 350 lagun bildu nahi ditugu horretarako. Airetik jendez betetako logotipo horren irudiak hartuko dituzte". Ondotik, martxa jendetsua eginen da Matzadatik Altzatera, Bortzirietako hainbat talderen partehartzearekin. 13:00etan Altzateko plazan mankomunitatearen aldeko adierazpena irakurriko da. Gero herri-bazkaria izanen da Altzateko frontoian. Arratsaldean haurrentzako tailerrak, helduentzako jokoak eta zozketak, musika eta berbena izanen dira. "Egun pasa egiteko parada ederra eskaini, eta bereziki animatu nahi ditugu gazteak, familiak eta euskaltzale den oro besta honetan parte hartzera" erran zuen Peñak, eguna iragarriko duen kartela erakutsiz.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
Publicidad
Publicidad
El Parlamento foral reprueba a UPN y
le exige que cumpla la ley del aborto
La norma está en vigor desde el mes de julio y establece expresamente que "la interrupción del embarazo se realizará en la Comunidad Autónoma de residencia de la mujer si así lo solicita".
La primera victoria ante la Real Sociedad ha dado "respiro a todo el mundo", pero ha dicho que hay que centrarse en el encuentro del domingo.
Navarra y Pamplona, entre las más caras a la hora de llenar el carro de la compra
OCU: Una familia puede ahorrar 1.300 € de media al año según la ciudad o el 'híper' donde compre
Gilbert vence al sprint y Nibali consolida su liderato
Mosquera pierde doce segundos y suma 50 de desventaja; Velits, tercero a 1 minuto y 59 segundos.
El asturiano se reengancha al título tras el abandono de Hamilton en la primera vuelta.
Publicidad