Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
por Ander Arana - Miércoles, 15 de Diciembre de 2010 - Actualizado a las 05:17h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Jatorrizko izenburua: Grafarthögn Egilea: Arnaldur Indridason Itzultzailea: Julen Gabiria Argitaratze urtea: 2010 Argitaletxea: Alberdania/Erein (Batera saila)
Eskandinaviako nobela beltza modan dago. Ikusi besterik ez dago Henning Mankell, Stieg Larsson, Jo Nesbø, Camilla Läckberg edo Arnaldur Indridason islandiarra direla genero beltzean gaur egun arrakastarik handiena duten egileak, eta gero eta irakurle -eta are jarraitzaile- gehiago dituztela. Hotzetik datozen idazle horiek oso urrun ikusi ditugu oraintsu arte gurean, baina, zorionez, gero eta etxekotuagorik ditugu. Eta horiekin batera, jakina, Europako iparraldeko herrialdeak ere, orain dela gutxi arte hain urrun eta arrotz ikusten genituenak. Ez dakigu zehazki zeri zor zaion idazle eskandinaviarren azken aldiko arrakasta hori, baina zerikusirik izango du, beharbada, herrialde horiek, gure uste okerrean hain zibilizatuak zirenak, Europar Batasunean mila biztanleko delitu-tasa handienak izateak edo emakumeen bostenak genero-indarkeria inoiz bizi izanak, eleberri honetako ama izengabeak lez. Bitxia da, baina nobela honetako azken orrialdera iritsi arte, azken orrialdeko azken lerroetara iritsi arte, ez dugu jakingo pertsonaia horrek izena nola duen, nahiz eta bera izan istorioaren ardatz eta bizkarrezurretako bat, eta ez da kasualitatea. Bera da izenik ez duen bakarra, seguruena ataka berean egon diren eta dauden emakume guztiak irudikatu nahi izan dituelako Indridasonek haren bitartez; izenaren kontu hau ez da, ez, huskeria bat, zeren Arnaldur Indridasonen liburuetan izenek berebiziko garrantzia baitute, hainbesterainokoa non, euskarazko itzulpenean ez, baina beste hizkuntza batzuetara egindako itzulpenetan itzultzaileak ohar bat jarri duen irakurlea izenen garrantziaz ohartarazteko.
Eleberri honetako beste bizkarrezurretako bat Erlendur inspektorea da. Bigarren Mundu Gerran gertatutako hilketa bat argitu beharko du Sigurdur Óli eta Elínborg lankide finen laguntzarekin, eta Reykjavikeko aldirietako muino hartan bizi zen familia haren bizipen latzen korapiloa askatzen den bitartean, bere bizipenen korapiloa gero eta estuago sentituko du sama estutzen. Izan ere, Erlendur iraganari iltzatuta bizi da: txikitan anaia galdu zuen elur-ekaitz batean desagertuta, eta oraindik ez du trauma hura gainditu. Emaztea eta seme-alabak abandonatu zituen, eta orain Eva Lind alabarekiko harremana berreraikitzen saiatzen ari da, baina auskalo ez ote den berandu izango.
Iaz Mankellen Aurpegirik gabeko hiltzaileak euskaraz irakurtzeko aukera izan ostean (Erlendurrek Wallander ekarriko dio gogora irakurleari, ezinbestean, behin baino gehiagotan), orain Indridasonen hau oparitu digu Alberdaniak eta Ereinek lankidetzan sortu duten Batera sailak, zeinak nazioartean ospe frogatua duten lanak euskaraz emateko asmoa baitu, inguruko hizkuntzetako itzulpenekin batera edo, ahal dela, lehenago. Hilobiko isiltasuna Julen Gabiria bizkaitarrak euskaratu du. Lehendik ere bazuen literatura itzultzeko eskarmentua (Peter Pan, Literatura Unibertsala, 2004), eta honako hau irakurtzean, irakurlea nekez konturatuko da itzulpena ingeleseko bertsiotik abiatuta egiteak jatorrizkotik zertxobait aldentzera eraman duela zenbait pasartetan, baina horrek ez duenez emaitza ezertan ere itsusten, utz ditzagun txikikeria horiek alde batera, irakurleak ez duelako zertan ibili hizkuntza bateko eta besteko bertsioak konparatzen.
Publicidad

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado
Publicidad
Publicidad
El féretro de Morente llega a Granada en medio de aplausos y lágrimas
Su capilla ardiente, instalada en el Teatro Isabel la Católica de la ciudad.
María y Francisca Beaumont acercan la ópera a la Navidad de Baluarte
La oposición vuelve a cuestionar los proyectos del departamento de Corpas aún sin ejecutar
Enrique Morente recibe sepultura en un silencio roto por llantos y aplausos
El mundo de la música despide a Morente entre llantos y aplausos
Publicidad
Publicidad
Uno de cada 4 navarros sufrirá cáncer antes de cumplir los 75 años
Los efectos secundarios de la quimioterapia son controlables y pueden reducirse a la mitad, según los expertos.
El 85% de los controladores asegura garantizar el servicio durante Navidad
Están dispuestos a volver a las negociaciones para la firma de un convenio, informa el sindicato USCA.
Lekic recupera el tono físico y ya se siente "adaptado"
El serbio subraya que trabaja "al máximo" por la titularidad y se muestra convencido de que va a encajar en Osasuna: "Estoy aquí por los goles".
La juez rechaza anular el congreso del PPN que eligió presidente a Cervera
La sentencia, que condena a la demandante a las costas y contra la que cabe recurso de apelación, dice que el reglamento del Congreso no ofrece dudas.
Bariain, nuevo presidente de la UAGN con el 85% de los votos
Ha criticado que los borradores de la PAC no hablen de presupuesto ni recojan medidas imprescindibles.
Estudiantes de la UPNA debatieron ayer en el Parlamento sobre las bondades de la jornadas continua y partida en los centros de Primaria.
Rouzaut, el óptico que retrató la ciudad
El libro, ya a la venta, compila cerca de 250 estampas de un legado de cientos de imágenes, casi todas inéditas.
El Amaya Sport derrota al CAI Aragón en Pamplona y encadena su novena jornada sin perder (33-28).
El Aamri y Bani ganan sus pruebas.
Publicidad