Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

NUP europar partzuergo batean parte hartzen ari da aztertzeko azken 70 urteetako harremana indar nuklearraren eta gizartearen artean

unavarra.es - Lunes, 17 de Agosto de 2015 - Actualizado a las 12:13h

  • Mail
Mar Rubio y Joseba de la Torre, profesores de la UPNA involucrados en el proyecto europeo.

Mar Rubio y Joseba de la Torre, profesores de la UPNA involucrados en el proyecto europeo. (UNAVARRA.ES)

Galería Noticia

Nafarroako Unibertsitate Publikoa Europako hamabost herrialdetako 22 instituziorekin partzuergo batean parte hartzen ari da “Indar nuklearraren eta gizartearen historia” izeneko ikerketa-proiektu berri bat egiteko xedez. Heldu den irailean abian jarriko den ekimen honek 3 milioi euroko aurrekontua dauka, EBko Horizonte 2020 programaren barnean ordaintzen direnak. Ekonomia Saileko bi irakaslek, Joseba de la Torre Campo katedradunak eta Mar Rubio Varas irakasle titularrak, beste gai batzuen artean, Espainiako programa nuklearraren inplikazio ekonomikoak eta industrialak aztertuko dituzte.

HoNESt (“History of Nuclear Energy and Society”ren ingelesezko akronimoa) elkarlaneko proiektu bat da, Euratom programak finantzatua (Horizonte 2020 programaren barnean), indar nuklearrari eta horien aldaketari dagokienez, europar gizarteen aniztasuna azaltzeko asmoa daukana, horretarako, esperientzia historikoan oinarrituz.

HoNESt proiektuak diziplina anitzeko ikertzaileen partzuergo bat biltzen du Europako 23 instituzio (beren esparruetan aitzindari aditu diren unibertsitate eta ikerketa zentroak), Europar Batasuneko hamalau herrialdetakoak, gehi Errusiakoak. Espainiatik, parte hartzen dute Kataluniako bi unibertsitatek (Pompeu Fabra, proiektuaren koordinatzailea, eta Bartzelonako Autonomoa) eta CIEMAT (Energiaren, ingurumenaren eta Teknologiaren Ikerketa Zentroak), Nafarroako unibertsitateaz gainera.

GARAPEN NUKLEARRAREN LEHEN ANALISI KONPARATUA

Proiektuak garapen nuklearren eta horiek gizartearekin daukaten harremanaren nazioz haraindiko lehen analisi konparatua ekarriko du, ikuspuntu eta argudio berriak ekartzearekin batera. Ikerketaren irismena zabala da, bai denboran bai espazioan, hogei herrialde eta nazioarteko erakunderen azken hirurogeita hamar urteetako esperientzia aztertuko baita.

HoNESt proiektuak diziplina anitzeko esparru berritzaile bat garatzeko asmoa dauka, teknologiaren historiako ezagutzak, zientzia eta teknologiari buruzko azterlanak, ingurumen historia, historia ekonomikoa eta enpresa historia, gizarte-mugimenduei buruzko ikerketa eta gizarte partaidetzari buruzko azterlanak biltzen baititu. Halaber, aztertzen ditu indar nuklearraren dimentsio politikoak, teknologikoak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak, eta segurtasunari, arriskuaren pertzepzioari eta haren komunikazioari, onarpen eta konpromiso sozialari, eta komunikabideen zereginari buruzko gaiak ere bai.

Indar nuklearraren pertzepzio soziala eta haren aurreko erantzun politikoak oso desberdinak dira Europako herrialde batetik bestera, eta horri gehitu behar zaio indar nuklearrari buruzko eztabaida publikoen ezaugarria izan dela adostasunik eza. Testuinguru honetan, HoNESt-ek analizatu egiten ditu sartuta dauden eragileen (industria, arduradun politikoak, adituak, gizarte zibileko eragileak eta komunikabideak), zeregina eta ikuspegiak, sarritan kontraesankorrak direnak, bai eta etengabe aldatzen ari diren testuinguru sozialak, ekonomikoak, politikoak eta teknologikoak ere.

NUP, FUNTSEZKO KIDEA PROIEKTU HONETAN

Nafarroako Unibertsitate Publikoa funtsezko kidea da proiektu honetan, eta 153.625 euroren finantzaketa dagokio bertan. Hortaz, Mar Rubio izango da proiektuaren Idazkaritza Zientifikoaz arduratuko den ikertzailea, hark lagunduko dio koordinatzaileari aurrerapen akademikoa gainbegiratzeko lanetan eta emaitza zientifikoak koordinatzen, emaitzen kanpoko eta barneko komunikazio arina bermatzeaz gainera.

Joseba de la Torrerekin batera, eta beste ikertzaile laguntzaile batzuen laguntzarekin, Mar Rubio izango da Espainiako eta Portugaleko kasuak aztertzeko arduraduna, eta arreta berezia emango die programa nuklearrak gure herrialdean dauzkan inplikazio ekonomiko eta industrialei. Horregatik, elkarrizketak egingo zaizkie enpresetako akziodun ezagunei eta politikari gakoei, Espainiako gerorapen nuklearra ulertzeko xedez.

Era berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa arduratuko da diziplina anitzeko lan multzoaz, historialarien eta zientzialari sozialen arteko koordinazio lanetan.

Proiektuak hiru urteko iraupena izango duela aurreikusten da, 2015eko irailaren 1etik aurrera, orduan emango baitzaio hasiera.

  • Mail

Herramientas de Contenido

Publicidad

Publicidad

Publicidad