Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Mugatik

Beltz

Por Aingeru Epaltza - Martes, 19 de Enero de 2016 - Actualizado a las 06:07h

(h)ilbeltza ustekabez etorri zen iaz. Berri nahiz zahar, ohiko euskaldunak letra idatziari dion higuina -euskarazko letra idatziari diona, bederen- ez da apaltzen gure hizkuntzaren gordelekuetan, kontrara baizik. Albiste ona izan zen, inondik ere, genero beltzari eskainitako astea antolatzeko kemen hura. Non eta Baztanen. Nola eta euskaraz. Dolores Arredondoren trilogiaren arrakastaren zurrunbiloan, halako errebindikazio kutsu bat zerion, halako nahikunde bat, Belatez haratako bazterretan literaturtasuna eta euskalduntasuna elkarrekin ezkondurik ikusteko. Merezitako harrera egin zitzaion? Auskalo. Hamaika kultur ekimen ito ditu hemen jendearen erantzun nagiak. Haren antolaketaren kutsu erdi klandestinoak, behinik behin, ez zuen sobera lagunduko. Egun beretan, gainera, Pamplona negra gauzatu zen Iruñean, eta hartan ere nobela beltza ardatz. Ez dakit bateratasun hori nahita bilatu zen edo halabeharraren kontua izan zen. Hiriburukoaren itzalpean, neke zen Baztangoaren aipamenik aurkitzea erdal hedabideetan. Zenbait euskal hedabidetan, berriz, tokiko albisteei ematen zaien lekua bereganatu zuen doi-doi. Erranak erran, zapore gozorik ere utziko zuen iazkoak, aurten berriz ere abiatu baita (H)ilbeltza. Atzo zen hastekoa, urteko egunik ilunenean omen den horretan. Antolatzaileen aurpegiek eta izen-deiturek ikusgarritasuna eman diote ekimenari. Zerbait nabari izan da jadanik astearen zabalkundean. Aurten ere, Pamplona negra-rekin lehiatu beharko du gaurdanik, desabantaila nabarmenean. Baluarteko dotoreziatik eta glamourretik Arizkungo edo Iruritako aretoetako xumetasunera dagoen tarte bera, edo handiagoa, dago euskal eta erdal sistema literarioen artean. Tamainan ez ezik, irakurzaleen eta kazetarien arretan ere. Horrek are eskergarriago egiten du (H)ilbeltza bezalako ekimenetan lana beltz egiten dutenen ahalegina.

Herramientas de Contenido

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad