Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Ikastoletako ikasleek Juul sariak banatu zituzten Lodosan

Ikastolen hauteskunde literarioaren ekitaldi nagusia egile eta irakurleen topaketa gune izan zen

Miren Mindegia | Utzitakoa - Viernes, 3 de Junio de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Juul sari banaketan parte hartu zuten ikasle, antolatzaile eta sarituak.

Juul sari banaketan parte hartu zuten ikasle, antolatzaile eta sarituak. (UTZITAKOA)

Galería Noticia

iruñea - Apirilaren 21ean Juul Hauteskunde Literarioa ospatu ondoren, Nafarroako Ikastolen Elkarteak haur eta gazteek erabakitako egile bozkatuenei sariak banatzeko ekitaldia ospatu zen asteazkenean Lodosako Kultura Etxean. Hala, bertan bildu ziren gazteek euren idazle eta ilustratzaile gogokoenetako batzuk ezagutzeko parada izan zuten, baita egileek euren jarraitzaileen eskuetatik saria jasotzekoa ere. Urtez urte indartzen doan ekimenaren aurtengo saria Mikel Okiñena eskultore nafarrak egindakoa izan da.

Eneko Etxegarai, Peru eta Txomin Magdalena, Pello Añorga, Toti Martínez de Lezea, Castillo Suarez, Gaizka Arostegi, Fernando Morillo, Jasone Osoro, Jon Arretxe, Jon Andueza, Jokin Mitxelena, Eider Eibar eta Leire Salaberria izan ziren Lodosako eszenatokian bildu ziren egileak eta, denak hala denak, esker oneko hitzekin eta txalo artean jaso zuten Okiñenak bakoitzarentzat egindako eskultura.

Ekitaldian, bestalde, Lodosako Ibaialde Ikastolarekin batera aurtengo Nafarroa Oinezeko antolatzaileak den Vianako Ikastolako Iban Izurza lehendakariak ongi etorria eman zien bertaratu zirenei. Halaber, Pablo Aconak (Lodosako alkatea), Mikel Asiainek (NIEko lehendakaria) Patxi Baztarrikak (Eusko Jaurlaritzako Hiz-kuntza Politikarako sailburuordea) ere parte hartu zuten sari banaketan.

53 ikastola eta 17.000 boto Apirilean ospatutako bozketan 17.142 boto bildu ziren, iazkoak gailenduz. Denetara, 53 ikastolek parte hartu zuten irakurzaletasuna sustatzera bidera-tzen den literatura hauteskundean. Aurreko urteetan bezala, bi izan ziren bozketa egiteko erabilitako sistemak, hots, betiko boto-txartela eta bozketa elektronikoa.

Haur Hezkuntzan, Anna Llenas idazlearen Koloretako munstroa izan zen bozkatuena; eta Lehen Hezkun-tzako lehenengo zikloan (6-8 urte), Begoña Ibarrolaren Hartz marmartia suertatu da garaile. Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloan dagoeneko ohikoak diren izenburuak nabarmendu ziren: Toti Martinez de Lezearen Nur eta altxorraren kutxa, eta Jeff Kinneyren Gizajo baten egunkaria, hauxe besterik ez nuen behar. Bigarren Hezkuntzan (12-16 urte) Jasone Osoro egilearen Ezekiel eleberria nagusitu da, iaz ere bozkatuenen artean zegoen liburua. Ilustratzaileen kategoriari dagokionez, Juan Luis Landa suertatu zen garaile, laugarren urtez jarraian.

juul 2016 irabazleak

Haur Hezkuntza ‘Puagg!!’ (Eneko Etxegarai), ‘Arrosa eta leuna’ (Adela Turin) eta ‘Hartza eta tximeletaren sarea’ (S. Isern).

LH 1. eta 2. Mailak. ‘Kili txikia’ (Mario Ramos), ‘Augustoren botila’ (P. Añorga) eta ‘Txomintxo eta Perutxo...’ (M. Valverde).

LH3. eta 4. Mailak. ‘Nur eta...’ (Toti M. de Lezea), ‘Kalabaza munstroa’ (J. Benton) eta ‘Ohianeko epailea’ (Txiliku).

LH 5. eta 6. Mailak. ‘Gizajo baten egunkaria’ (J. Kinney), ‘Tripoli doktorea’ (K. Linazasoro) eta ‘Zizili’ (U. Elorriaga).

Bigarren Hezkuntza. ‘San Ferminetan...’ (J. Andueza), ‘Beti Iparralderantz’ (J. Arretxe) eta ‘Ezekiel’ (Jasone Osoro).

Ilustratzaileak. J. L. Landa, Jokin Mitxelena, Eider Eibar, Mikel Valverde eta Iban Barrenetxea.

Herramientas de Contenido