Lezoko musika eskolan izena eman daiteke

Eskaintza nagusiki ikasle helduei zuzendua dago eta urriaren 17 eta 31 bitartean izena eman beharko dute

Miércoles, 12 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 06:11h

LEZO- Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea urriaren 17an, astelehena, zabalduko da eta urriaren 31ra arte ikastaroetan matrikulatzeko aukera izango dute interesa duten pertsonek. Matrikulazioa Musika Eskolan bertan egin beharko da, 16.30etik 20.00etara.

Ikastaro eskaintza hau nagusiki ikasle helduei zuzendua dago, dena den, badira zenbait salbuespen eta kasu horietan ikasle gazteek ere izena eman ahal izango dute. Musika eskolak jarraian azaldutako musika tresnen inguruko ikastaroak eskainiko ditu: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, biolontxeloa, akordeoia, tronpeta, gitarra, baxu elektrikoa, bateria, atabala, darbuka, tronboia, tuba eta bonbardinoa. Bestalde, bertakoak diren musika tresnen inguruko ikastaroak ere eskainiko dira: txalaparta, panderoa, alboka eta dultzaina.

Era berean, bestelako ikastaroak ere antolatu dira, hala nola, kantu modernoa-jazz;gitarra euskal kantak;ganbara musika eta errepertorioa;musika hezkuntza helduentzat;informatika musikala... - I.I.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »