Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Maite Otero, Vianako Erentzun ikastolako zuzendaria

"Herri mailan, asko egiten du Erentzunek euskal kultura eta euskara gizarteratzeko"

MIREN MINDEGIA | PATXI CASCANTE - Sábado, 15 de Octubre de 2016 - Actualizado a las 19:14h

Maite Otero.

Maite Otero. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

Maite Otero.

Zortzi urte dira Maite Otero Erentzun Ikastolaren zuzendaria dela. Bere erranetan, aurtengo Oinezeko lema bezain indartsua da ikastola

IRUÑEA. Ikastola txikia, bai, baina indartsua. Hala ulertzen du Maite Otero zuzendariak Vianako Erentzun ikastola. Zortzi urtez zuzendari bezala ibili da bertan, bertze urte aunitz irakasle bezala. Hartara, aski ongi ezagutzen du Oterok Vianako ikastola. Hasieratik ikastola borrokalaria, zerikusi zuzena izan du inguruan euskara nabarmen berreskuratu izanarekin, baita euskal kulturaren gizarteratzearekin ere. Egoera ekonomiko larriari aurre eginez, tenka eta tira, bideari heutsi dio Erentzunek, zuzendariak azpimarratu bezala.

Zortzi urte daramatzazu ikastolako zuzendari bezala. Ongi ezagu-tzen duzu, beraz, Erentzun. Nola deskribatuko zenuke?

Ikastola txikia baina asmo eta ilusio handiak dituena da Erentzun. Beti, kalitatezko hezkuntza proiektu bat eskaintzeko lanean aritu gara, hori izan da beti gure erronka nagusia.

Vianako ikastolan eskaintzen duzuen eredu pedagogikoan zein-tzuk dira nabarmentzen diren ezaugarriak?

Azken urteotan kalitatez funtziona-tzeko tresnak erabiltzen ikasten aritu gara. Hori dena martxan jarrita, kalitatezko akreditazioa edo zigilua lortu dugu. Bestalde, konpetentzietan oinarritutako heziketa eredua gara-tzen aritu gara. 3 urtetik 12 urte bitarterako zikloak hartzen dituzten konpetentziak garatzeko proiektuak badauzkagu. Hori dela eta, ekainean Finlandian egon ginen, Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) Europa mailako Erasmus+ programaren baitan bideratzen duen Lehen Hezkun-tzako Oinarrizko Konpententziak proiektuaren eskutik. Bertan, par-tner edo lankide moduan Finlandiako majisteritza unibertsitateak, Belgikako irakasleak, Britania Handiko partaideak eta bestelakoak parte har-tzen dute. Ikastolan 3-12 urte bitarteko proiektuak garatu ditugunez, Finlandiako unibertsitate batera gonbidatuak izan ginen hitzaldi bat ematera, erakusteko gure irakasleek zer nolako formakuntza jaso duten, proiektuak nola garatu ditugun, nola landu ditugun... Oso garrantzitsua izan da guretzat.

Konpetentzietan oinarritutako heziketa bogan dagoen eredu bat da, ezta?

Duela urte batzuk, Europa mailan ikerketa batzuk egin ziren eta ikusi zen eskola-porrotaren maila oso altua zela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Alderdi konpetentziala, alderdi akademikoa baino gehiago lantzearen beharra nabarmendu zen. Klase magistrala eta memoristikoa alde batera utzi eta konpeten-tziak lantzera jotzea da helburua.

Konpetentziak lantzeaz gain bestelako aurrera pausoak ere eman dituzue Erentzunen. Teknologia berriak heziketan txertatzeko lan handia egin izan duzue, ezta?

Bai, eta ez bakarrik azkeneko urteotan, betidanik izan da gure kezka. Gure ikasleak ahal bezain hoberen prestatu nahi ditugu eta ezinbestekoa da, gaur egun, teknologia berrien erabilpena bermatzea. Aspaldian hasi ginen kontu honekin: lehenengoetarikoak izan ginen informatika gela bat jartzen, duela urte piloa. Gero, 2 urtetik aurrerako gela guztietan ordenagailu bat jarri genuen. Pausoz pauso, aurrera egin dugu. Azkeneko ekarpena iaz egin genuen, One-to-one proiektuarekin, Lehen Hezkuntzan. Haur Hezkuntzan ere iPad-ak erabiltzen ditugu txokoetan. Azken batean, gaur egungo erremintak dira, haurrek erabiltzen jakin behar dituztenak. Oso inkoherentea litzateke bestela. Guk, helduok, ez badugu hiztegia hartzen hitz baten esanahia bila-tzeko, nola eskatuko diegu hori haurrei? Zentzu horretan, informatzeaz eta formatzeaz gain, beste eredu ba-tzuk ezagutu nahi izan genituen, eta proiektu berria txertatzeko pausu hori eman genuen iazko ikasturtean. Egia esan, oso pozik gaude.

Ikastolaren testuinguruari dagokionez, batez ere kokapen geografikoan eta Euskararen Legeak inposatzen dituen mugetan erreparatuz, zailtasun handiak aurkitzen ditu egun ikastolak?

Argi dago horrek zailtasunak ekar-tzen dizkigula, nahiz eta egoera hobera joan den. Ni orain dela 30 urte etorri nintzen Vianara eta ordua ia inork ez zuen euskaraz hitz egiten. Gaur egun, zorionez, ogia erostera joan eta euskaraz eskatu dezakezu. Aldaketak ikusten dira. Hala ere, ezin da alderatu beste zonalde batzuekin. Hemen beti arazo handiak izan ditugu. Familiek asko pentsatu behar dute seme-alabak ikastolara ekartzea erabakitzeko. Askotan gertatu izan zaigu, ikastola eredua hautatu baina ondoren ez ekartzea erabakitzea, garraio arazoak direlako, edo halakoak.

Eremu honetako ikastolen artean Hegoa Plana delakoa garatu duzue berriki. Zein da plan horren helburua, zehazki?

Plan horren helburua, zonalde honetako ikastolen egoera hobetzea da, batez ere. Lehenengo, ikastola bakoitzak hobetu behar dituen gauzak identifikatzea, bere testuinguru edo herrian. Eta gero, hori hobetzeko baliabideak ipintzea. Gure kasuan, komunikazioan hobetu behar genuela ikusi genuen eta horretan lanean aritu gara.

Euskararen normalizazioari dagokionez, zer nolakoa errango zenuke dela ikastolak eremu honetan egin duen ekarpena?

Zentzu horretan ekarpen handia egin diogu herriari. Herri mailan ere, asko eskaintzen diogu herriari. Gure helburu bat bada euskara eta euskal kultura gizarteratzea, eta horretan ere asko egiten dugu herri mailan. Artisautza Azoka antolazen dugu urtero duela 28 urte, hainbat ekin-tzetan parte hartzen dugu...

Ikastolaren rola aktiboa dela erran daiteke, beraz.

Bai, noski. Adibidez, nahiko ezaguna den idazketa lehiaketa bat badago herrian, eta duela urte batzuk arte erdarazko lanak soilik onartzen zituzten. Azkenean, euskaraz ere onar-tzea lortu genuen. Herriko bestetako programa bi hizkuntzatan agertzea ere lortu dugu. Horrelako gauzak lortu ditugu, baina urtetan borrokatu beharreko gauzak dira.

Argitu izan duzuen bezala, aurtengo Nafarroa Oinezen helburua bi ikastolen estutasun ekonomikoa aritzea da. Zein da Erentzun Ikastolaren egoera gaur egun?

Ba, hauxe nire zortzigarren urtea da zuzendaritzan eta zortzi urte hauetan ez dugu deus gastatu. Ezer ez. Dena da auzolana, dena da etxekoa, familien eta irakasleen esfortzua. Gure leloak esaten duen bezala, hartu, tenka eta tira, hortxe gabiltza. Horri esker aurrera goaz, baina ekonomikoki beti larri, itotzen gaituzten mailegu batzuk baditugu eta.

Zertan islatuko dira, gerora, aurtengo bestarekin lortutako irabaziak?

Guk argi eta garbi esaten duguna zera da, lortutako diru horrek izango duen eragina ikastolako hezkun-tza proiektuan islatuko dela. Baina zehatzagoak izateko, maileguak ahal den neurrian murriztera bideratuko dugu gehienbat. Pisua arintzea da gure helburua, hezkuntza proiektuan indar guztiak jarri ahal izateko.

Egun, Erentzun Ikastolak Haur Eskola, Haur Hezkuntza eta Lehenengo Hezkuntza zikloak eskain-tzen ditu. Etorkizunera begira, DBH eta Batxilergoa eskaintzeko aukerarik ikusten duzu?

Zergatik ez? Matrikulak gora egingo balu... Azken finean, Nafarroaren mugan dagoen herri bat da Viana, gure ikasleek DBH Nafarroan eta euskaraz egiteko aukera soilik Lizarran daukate, hemendik 38 kilometrotara. Horretarako, bi gauza beharko genituzke: batetik matrikulak eta bestetik baliabideak. Gobernuaren aldetik ere babesa behar dugu.

Zeintzuk dira DBH euskaraz egiteko aukerarik bertan ez eduki-tzeak ikasleei eragiten dizkien arazoak?

Gure ikasleak Oionera (Gasteiz) joaten dira DBH egitera, eta Batxilergoa Lapueblara (Gasteiz). Bitxia da, duela gutxi Nafarroako Gobernuko ikuskari batek deitu zidan galdetzeko ea nora joaten ziren gure ikasleak Lehenengo Hezkuntza amaituta, ez zeudela Lizarrako eskoletan matrikulatuta. 24 urte pasa ditut ikastola honetan eta sekula ez zidaten hori galdetu. Bestetik, behintzat baten bat kezkatzen hasi da hor nonbait.

Ikastolarentzat betidanik egon diren arazoak, urte luzez ikusezinak izan dira beste batzuentzat...

Bai, eta kontutan hartu beharra da Vianako ikastolan inguruko herrietako haurrak ere hartzen dituela. Baina gero, mapa eskolarrak dio gure ikasleak Bigarren Hezkuntza egiteko Los Arcosera joan behar direla, eta horretarako garraioa eskaintzen zaie. Baina, hori bai, DBH euskaraz egin nahi badute, familiek euren kargu hartu behar dute garraio horren kostua. Horrek, noski, matrikulazioan isla dauka. Eta tristea da, oztopo handi bat.

Zeintzuk dira, etorkizunera begira, Erentzun Ikastolak dituen erronka pedagogiko nagusiak?

Hemendik aurrera, 0-6 Haur Hezkuntzako markoa berridatzi nahi dugu eta horretan lanean hasi nahi dugu aurten. Horretaz aparte, teknologia berriekin aurrera jarraitzeko asmoa daukagu.

Hilabete aunitz dira Nafarroa Oinez bestaren antolakuntzarekin hasi zinetela. Zein da, atzera begira, egiten duzun balorazioa?

Egia esan, denetatik egon da urte luze honetan. Denak oso animatuak eta gogo haundiekin egon garen momentuak izan dira, beste batzuetan nekatuak edo estresatuak ere... Horrelakoetan, garrasi egin eta gure leloari heldu izan diogu: Hartu, tenka, tira! Milaka aldiz errepikatu dugu gure leloa aurten.

Ongi aukeratutako leloa izan da, hartara...

Bai, hasieratik asko gustatu zitzaigun, oso indartsua iruditu zitzaigun, gure ikastola bezala. Eta ez bakarrik Erentzun, baita Ibaialde ere.

Nola irudikatzen duzu esfortzu eta lan guzti horren ondoren ospatuko duzuen besta eguna?

Espero dut jende asko etortzea gurekin batera hartu eta tenka egitera. Urteko ekintzetan, asko nabaritu dugu jendearen babesa. San Ferminetan jarri genuen Oinez Txokoan, adibidez, pozgarria izan zen ikustea nola jendea laguntzera etorri zen, asko aurretik izena emanda eta beste asko hurbildu eta zuzenean lagun-tza eskaini ziguna. Oso polita izan zen. Gure familietako batzuk, ikastola munduan berriak direnak, harrituta gelditu dira auzolanarekin. Egunerako ere horixe espero dugu, jendea bertaratzea. Haurrak oso gogo-tsu daude jada.

Más sobre Navarra

ir a Navarra »

Últimas Noticias Multimedia