Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

20. Korrika 2017

20. Korrika Otxandiotik abiatu eta Iruñean amaituko da ‘Batzuk’ lemapean

AEKren eskutik, martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an iritsiko da helmugara

Paola Fernández | Ruben Plaza - Jueves, 10 de Noviembre de 2016 - Actualizado a las 06:06h

20. Korrika Otxandiotik abiatu eta Iruñean amaituko da ‘Batzuk’ lemapeanVER VÍDEOReproducir img

Korrikaren antolatzaileak lemarekin, ‘Batzuk’<em>, </em>prentsaurrekoaren aurretik San Telmo Museoan.

(YOUTUBE)

Galería Noticia

  • 20. Korrika Otxandiotik abiatu eta Iruñean amaituko da ‘Batzuk’ lemapeanReproducir
  • Korrikaren antolatzaileak lemarekin, ‘Batzuk’<em>,</em>prentsaurrekoaren aurretik San Telmo Museoan.

donostia- 20. Korrika 2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasiko da eta hamaika egun beranduago, apirilaren 9an, amaituko da, eskuz esku joango den lekukoaren mezua irakurri ondoren. “Aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua euskal gizartean irmoago” dagoela esan zuen Mertxe Mugika AEKko koordinatzaile nagusiak 20. Korrikaren aurkezpenean.

Batzukizango da datorren edizioaren lema, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. Bat eta zuk hi-tzen arteko jolasa da, herritarrak gonbidatzeko “hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira”, Asier Amondok, Korrikaren arduradunak, azaldu zuenez. Gainera Korrikaren sortzaileak omenduko dituzte 20. edizio honetan.

euskararen egoeraIa bi urte igaro dira aurreko Korrika bukatu zenetik. Ordutik zer gertatu den azaldu zuen AEKko koordinatzaileak. Hasteko gizartearen bultzada azpimarratu nahi izan zuen, alde batetik euskalduntzeko deiari kasu eginda, “euskaraz bizitzeko gogoa irmoago” dagoela esan zuen: “Ikusi besterik ez dago, azken hilabeteotan han eta hemen sortzen ari diren ekimenak”. Beraien ustez, “horren guztiaren atzean dagoena da euskara guztien hizkuntza izateko nahia eta beharra, eta horretara heltzeko guztion inplikazioa eta babesa behar-beharrezkoa da”. Horrela, segurtasunez adierazi zuen “20. Korrikan berriro inplikazioak eta babesak handik, hortik eta hemendik etorriko direla”.

Mugikak azpimarratu zuen AEKren urteotako zeregin nagusia “euskararen normalizaziorako helduen espazioak ere euskaraz funtzionatzea” dela . Hau da, “helduen elkarrizketak, guraso eta seme-alaben artekoak, arlo sozioekonomikoan ematen diren harremanak, jasotzen ditugun albisteak edota aisialdirako emanaldiak” euskaraz izatea.

Bere esanetan, “euskaraz bizitzea erronka gogorra da eta helduen euskalduntzeak paper garrantzitsua jokatzen du”. Horretarako ezinbestekoa da “euskararen mundua ezagutzea eta herritar guztiok euskaraz komunikatzeko gai izatera iristea”, Mugikaren ustetan.

Duela gutxi hasi da ikasturte berria, eta dagoeneko AEKren euskaltegietan milaka lagun daude euskara ikastearen abenturan murgilduta. Halaber, AEKren koordinatzaileak adierazi zuenez, “ugariak dira normalizaziorako egitasmoak, lan munduan zein administrazioan”. “Gizarte aldaketaren bila goaz, euskaraz egunez eta gauez bizi ahal izateko eta herritarren portaera erdiesten dugu, giza esperientzia apartaren bidez”, baieztatu zuen.

Korrikaren ereduari jarraituta, “pozgarria da ikustea azken urteetan herritar gehiago hurbiltzen direla euskaltegietara”. Administrazioari dagokionez, Mugika ez zen hain positiboa izan eta “oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak eznahikoak direla” salatu zuen. Bere ustez, “EAEn egoera normaldu gabe dago: urratsak eman badira ere, hobekuntzarako tarte handia dago”. Bestalde, Iparraldean laguntzak handitzen joan dira, baina “ez helduen euskalduntzeak behar duen beste”. Eta Nafarroan “urte beltzak amaitu badira ere, oraingoz urrats txikiak eman dira”, aldarrikatu zuen.

Mugikak nabarmendu zuenez “Euskal Herri osoak beharrezkoa duen helduen euskalduntzea bizkor-tzea eta inberstioak areagotzea nahitaezkoa da”. Hori dela eta 20. Korrikak jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko ditu AEKk.

Herramientas de Contenido

Más sobre Navarra

ir a Navarra »