Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkuntza publikoa: ‘Euskaratik mundura, emaiozu D ereduko pasaportea’

NIZE - Sábado, 4 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:06h

Hezkuntza publikoa: ‘Euskaratik mundura, emaiozu D ereduko pasaportea’.

Hezkuntza publikoa: ‘Euskaratik mundura, emaiozu D ereduko pasaportea’.

Galería Noticia

Hezkuntza publikoa: ‘Euskaratik mundura, emaiozu D ereduko pasaportea’.

IRUÑEA- Aurten aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 13tik 17ra izango da eta oraingoan berrikun-tza batekin gatoz, urteak guztion-tzat pasatzen baitira. Uste duguna baino azkarrago, gainera. Eta ondorioz, orain, gure ereduan hezi zirenak gaur egungo profesionalak dira dagoeneko. Horregatik, haiei hitza ematea erabaki dugu. Haien testigantzak eskola publikoan euskaraz izandako formazioaren adierazgarririk hoberenak dira. Haietan, lan munduan aritzeko tresna eta abileziak nola eskuratu eta gaitasun guztiak modu integralean nola garatu dituzten islatzen da eta adibide horietako batzuk jaso ditugu bideo batean.

Haiek dira etorkizuna eraikitzeko, beharrezko gaitasunak bermatzen dituen hezkuntza-eskaintzaren adibiderik onena. Hemen, etxetik hurbil noski, baina baita planetako edozein lekutan ere.

Bideoan ikusiko duzuen bezala: eskola ereDugarria gara, esfortzua, konfiantza, emozioak, elkarbizi-tza, eleaniztasuna, kalitatea, irudimena, elkartasuna,... bermatzen dituena eta bakoitzaren biografian zigilu horiek guztiak txertatzen dituena.

Geure ereDuak edozein etorkizuneko ate irekiko dio zeure seme-alabari, beraz, zalantzarik ez izan, emaiozu D ereduko pasaportea.