Azpeitiak kultur egutegi bateratua izango du aurten ere

Udalak, Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak 300.000 euroko aurrekontua duen egutegiaren hitzarmena sinatu dute

Sábado, 4 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:10h

azpeitia- Udalak, Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak azken osoko bilkuran aho batez onartu zen 2017rako kultur egutegi bateratuaren hitzarmena sinatu zuten ostegunean.

Aurtengoa bigarren kultur egutegi bateratua izango da Azpeitian baina iaz ez bezala, oraingoan EAJren babesa ere izango du akordioa.

“Aurreikuspenak gainditu” zituzten iazko emaitza “ezin hobeak” gogoratu ondoren (180 kultur ekitaldi baino gehigo izan ziren eta 35.000 ikusen-tzule inguru mugitu zituen Azpeitiko kultur mugimenduak), Josu Labaka, Kultura batzordeburuak, “positibo-tzat” jo zuen aurtengo egutegi bateratuaren hitzarmenak izan duen “udalbatza osoaren babesa”. Bere ustetan, “lorpen handi hori, udal batzordeetan egindako lanketaren emaitza da”.

Iaz bezala, Udalak 65.000 euroko ekarpena egingo dio “300.000 euro inguruko aurrekontua” izango duen 2017rako adostutako kultur egutegi bateratuari.

Euskal kulturaIzaro Zinkunegi Kultur Mahaiko ordezkariak azaldutakoari eutsiz, hitzarmenaren helburua “euskal kulturaren hedapen eta zabalpenean eragitea da”. Horretarako astegun zein asteburuetan, adin guztietako herritarrentzat, disziplina anitzeko kultur espresioko ekintzak antolatzen dituztela gaineratu du;“ia denak euskaraz eta ahal dela herriko sor-tzaileak protagonista dituztela”.

Bestalde, Xabier Aranbarri Kulturaz kooperatibako ordezkariak urte osoan garatzen diren hamaika proiektu abian daudela gogorarazi du. Hala, kultur bonoa, Arkupean, antzerki egoitzak, zuzenekoak on, zinema zinematik at eta dantza eta musika zirkuitu desberdinak izan ditu hizpide. Horren guztiaren egitaraua osatzeko arlokako lantaldeak abian dituztela ere azpimarratu du Xabierrek.

Hitzarmenaren bidez Kulturaz-ek hiru konpromiso hartzen ditu: herriko eragileek Sanagustinen ekitaldiak doan egiteko aukera izatea;festa aurreko asteburuetan kontzertuak antolatzea eta jaietan ekintzak egiteko Sanagustineko taberna itxi beharrak eragindako galerak asumitzea. - J.L.