‘Basker’ film suediarra herriko eskolan ikusgai

Sábado, 4 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

zubieta- Gaur arratsaldeko 7etan Argibel Euba ikerlariak Basker izeneko dokumentalaren aurkezpena eginen du Zubietako eskolan. Dokumental horretan Dan Grenholm eta Lennart Olson suediarrek 60. hamarkadan Euskal Herriko zeinbait lekutan filmatutako lanak ikusi ahal izanen ditugu. Zubietako inauteriak agertzen dira irudi horien artean, beraz aukera polita izanen da ikusteko. Argibelek berak filmaren inguruko aurkezpena eginen du, ondoren dokumentala eskainiko dute (40 minutu inguru) eta bukaeran inauterietako irudietan zentratuko da. - A.A.A.