‘Neskatoak’ Sobrarbeko zinema jaialdian

Sábado, 4 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

BERA- Huescako Sobrarbe eskualdean egiten den Espiello etnografia-dokumentaleko zinemaldirako hautatu dute Jon Abril beratarraren Neskatoak dokumentala. Jaialdira mundu osoko ia 400 lan aurkeztu dira, eta Abrilen lana aukeratutako 23en artean dago. Espiello (ispilua, aragoieraz) etnografia-dokumentalean espezializatutako zinemaldia da, eta aurten XV. aldia izanen du. Martxoaren 24tik apirilaren 1era eginen da Aragoiko Pirinioan dagoen Boltaña herrian, Sobrarbe eskualdean. Neskatoak lana martxoaren 28an emanen da, 22.00etan, herriko Kongresu-aretoan. Abrilen lana sari nagusietan lehiatuko da, eta baita Pirinioetako sortzaileen arteko lanik onenera ere. - A.A.A.