Mobilizazioekin jarraituko dute kiroldegiko langileek

Zarauzko kiroldegiko langileek egun osoko greba egin zuten ostegunean

Ane Roteta - Sábado, 4 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Udal kiroldegiko langileak, osteguneko kontzentrazioan.

Udal kiroldegiko langileak, osteguneko kontzentrazioan.

Galería Noticia

Udal kiroldegiko langileak, osteguneko kontzentrazioan.

Zarautz- Joan den ostegunean egun osoko greba egin zuten BPXport eta Balea Igeriketa enpresetako langileek, Zarauzko udal kiroldegiko langileak, ELA sindikatuak babestuta, eta Zarauzko Udalaren erantzunik ez badute jasotzen, edo negoziatu egin ahal izateko aukerarik ez badute ikusten, mobilizazioekin jarraituko dutela aurreikusi zuten osteguneko mobilizazioarekin amaitzean.

Ostegunean goiz hasi zen greba eguna. Goizeko 6.30etarako kiroldegi parean elkartu ziren langileak, eta arratsaldean bizikleta martxa bat egin zuten herritik, udaletxean arratsaldeko 18.30ean egindako kontzentrazioarekin eguna amaitu-tzat emateko.

“Lan gatazka honekin zazpi hilabete goaz, eta oraindik ez daukagu Zarauzko Udalaren erantzunik. Eskatzen dugun gauza bakarra da datorren pleguetan langileen baldintzak jasota gelditzea, baina horretarako negoziazio prozesu bat jarri behar dugu martxan”, azaldu zuen Janire Diazek, ELAko Urola Kostako ordezkariak. Gaur egun duten hi-tzarmena hartzen dute oinarritzat, eta horretaz gain, klausula sozial eta ekonomiko batzuen hobekuntzak eskatzen dituzte. Bestalde, Diazek azpimarratu zuen langileak prest daudela “negoziatzeko eta hitz egiteko”.

Osteguneko greba egunaren balorazioa egiteko orduan, berriz, “oso pozik” zeudela azaldu zuen langileen ordezkariak;izan ere, langile guztien erantzuna oso ona izan zen, baita kiroldegiko erabiltzaile nahiz ikasleena ere.

Kiroldegiaren garrantzia”Kirol instalakuntzen erabiltzaileek eta ikastaroetako ikasleek beren babesa agertu digute, eta gaur ikusi da zein garrantzitsua den kiroldegia herri honentzat. Langile kolektibo honi errespetua merezi diogu. Ea behingoz Udal hau arduraz jokatzen hasten den eta lan gatazka honi irtenbidea ematen dion”, esan zuen Diazek. Egun luzearen ondoren, aurrerantzean zer egingo duten pentsatu behar zutela nabarmendu zuen ordezkariak, baina ez direla geldituko argi utzi zuen: “Udaletik ez bada erantzunik etortzen, ez dugu inondik inora baztertzen greba egun gehiago egitea. Guk mobilizazio agendarekin jarraituko dugu”.