Antzerkia: ‘Idiot Txou’, Ados teatroa konpainiak

Domingo, 5 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Gaurkotasunaren umorezko analisia egiten duen komedia bat dugu “Idiot Txou” lana, zuzeneko irratsaio bat aitzakitzat harturik. Umorea abiapuntutzat, hainbat pertsonaien gorabeherak kontatuko dira eszenatokian gaurkotasuneko berriei errepaso bat ematearekin batera, inprobisaziorako tarterik ere izango da, gori-gorian egongo diren albiste berriak ezagutzeko beta ere bai eta baita ikusleekin hartu-emana izateko ere. Ikuskizunak testu bizi eta aldakorra du.

Gaur, 19.00 Errenteria Hiria Kulturgunea Niessen. Sarrera: 8€.