Nafarroako Bertsolari Txapelketa otsailaren 18an abiatuko da

35 BERTSOLARIREKIN, INOIZ BAINO INDARTSUAGO ABIATUKO DA TXAPELKETAREN 43. EDIZIOA, LEHENENGO KANPORAKETA SAIOA ABENDUAN JOKATU ONDOREN | Finala, apirilaren 8an, Iruñean ospatuko da

Miren Mindegia Ondikol - Domingo, 5 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:09h

2015eko txapelketan Julio Sotok jantzi zuen txapela, Elizondon ospatu zen final hunkigarriaren ondoren.

2015eko txapelketan Julio Sotok jantzi zuen txapela, Elizondon ospatu zen final hunkigarriaren ondoren. (ONDIKOL)

Galería Noticia

2015eko txapelketan Julio Sotok jantzi zuen txapela, Elizondon ospatu zen final hunkigarriaren ondoren.

iruñea- Nafarroako Bertsolari Txapelketa inoiz baino indartsuago abiatuko da datorren otsailren 18an, Tafallan. Izan ere, 35 bertsolarik eman dute izena 43. edizio honetan, 2015eko marka berrituz. Ordukoa Elizondon ospatu ondoren, aurtengo finala Iruñera itzuliko da, Anaitasunara, apirilaren 8an.

Bertsolarietako bederatzik lehen aldiz parte hartuko dute txapelketan;horiekin kanporaketa saio bat egin zen abenduan Iruñean. Kanporaketa horretan lau bertsolarik -Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz), Joanes Illarregi (Leitza), Joana Ziganda (Oskotz, Imotz) eta Sahats Aleman (Arika, Berriobeiti)- lortu zuten final-laurdenetarako txartela. Horrenbestez, 30 bertsolariekin abiatuko da final-laurdeneko fasea.

Guztira, hamar saio izango ditu Nafarroako Bertsolari Txapelketak;abenduan egin zen kanporaketarekin batera, otsailaren 18tik apirilaren 8ra bitarte jokatuko diren bost final- laurdenek, hiru finalaurrekoek eta finalak osatuko dute egutegia.

Guztira, hamar saio izango ditu Nafarroako Bertsolari Txapelketak;abenduan egin zen kanporaketarekin batera, otsailaren 18tik apirilaren 8ra bitarte jokatuko diren bost final- laurdenek, hiru finalaurrekoek eta finalak osatuko dute egutegia.

Lehenengo final laurdena, erran bezala, Tafallan ospatuko da otsailaren 18an, 17.30ean, herriko Kulturgunean. Txapelketa abiatuko duen saioan egungo txapelduna oholtzaratuko da, Julio Soto;Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte eta Sahats Alemanekin batera. Bigarren final-laurdena Auritzen ospatuko da hurrengo egunean, otsailaren 19an (igandea), beste sei bertsolarirekin: Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta eta Joana Ziganda.

Hurrengo igandean jarraituko du txapelketak aurrera, hirugarren final-laurdenarekin. Otsailaren 26an, Lakuntzako Kultur Etxean, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi eta Egoitz Gorosterrazu arituko dira.

Matxoaren 4ean Baztanera iritsiko da bertso txapelketa: martxoaren 4ean, Iruritako Gizarte Bilgunean, Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre bertsolariak oholtzaratuko dira. Azken final aurrekoa hurrengo egunean, martxoaren 5ean, ospatuko da Uharten. Bertan, Eneko Fernandez, Ander Fuentes “Itturri”, Sarai Robles, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oscar Sanz de Acedo arituko dira.

Iruñeko final handiko eszenatokira igotzeko, final-laurdenetan sailkatutako bertsolariek finalaurrekoen fasea gailendu beharko dute. Hiru finalaurreko izanen dira: martxoaren 18an Beran, martxoaren 19an Antsoainen eta martxoaren 26an Agoitzen.

Txapelketaren arrakastaren muinean, trasnsmisioa Nafarroako Bertsozale Elkarteak atzo egindako aurkezpenean aditzera eman zuten bezala, “argi dago Nafarroako Bertsolari Txapelketa urtean zehar egiten den lan isilaren fruitua dela. Gero eta gehiago dira Nafarroako herrietan sortzen ari diren gaztetxo zein helduentzako bertso-eskolak”. Halaber, ikastetxeetan egiten den lana ere azpimarratu zuten: “Bertsolaritza Irakaskuntzan programaren transmisioa, alegia. Hezkuntza Sailaren eta Udal zein Mankomunitateen konpromisoari esker, urtero 2.400 ikaslek baino gehiagok ikastorduetan bertsogintza eta ahozkotasuna lantzen dute”.

xehetasunak

43 edizioa, 35 bertsolari. Julio Soto;Kotte Plaza, Iñigo Olaetxea, Iban Garro, Mikel Lasarte, Sahats Aleman, Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Ioar Tainta, Joana Ziganda, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Iker Gorosterrazu, Joanes Illarregi, Egoitz Gorosterrazu, Oskar Estanga, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Josu Sanjurjo, Ekaitz Astiz, Saats Karasatorre, Eneko Fernandez, Ander Fuentes Itturri, Sarai Robles, Xabier Maia, Irati Majuelo eta Oscar Sanz de Acedo.

Bost final-laurden, hiru final-aurreko eta finala. Denetara 10 saiok osatuko dute txapelketa, abenduan jokatutako kanporaketa kontutan hartuta. Hartara, 35 bertsolaritatik 30ekin abiatuko da.