Hungariako haizeak

Hegoaldekoa baino, ekialdetik etorritakoa izan zen atzo Donostia zeharkatu zuen haize bolada indartsua: Hungariako 4.500 ijitoen zartagi eta mailuen doinuak zabaldu zituen hirian zehar.

A. Zabaletaren erreportajea. Argazkiak G. Estrada - Domingo, 5 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Jose Mari Agirretxe, ‘Porrotx’, erreginaren lanetan bere bi damekin.

Jose Mari Agirretxe, ‘Porrotx’, erreginaren lanetan bere bi damekin.

Galería Noticia

Jose Mari Agirretxe, ‘Porrotx’, erreginaren lanetan bere bi damekin.

Haize bolada indartsuekin batera heldu ziren atzo Donostiara Hungariatik etorritako 4.500 kalderero. Zartaginak eskuan, haien doinuak hiriko txoko askotan zabaldu zituzten eta, batez ere, Parte Zaharreko kaleak bereganatu zituzten gauean, euriari ere aurre eginez. Ohi bezala, umore onez, inauteriak badatozela oihukatu zieten donostiarrei han eta hemen.

Ostiralean jada irten ziren kalera eskola batzuetako haurrak, Aieten, Amara Zaharrean eta Grosen, besteak beste, zapiak buruan eta ijito eta zingaroen jantziak soinean. Atzo, dena den, haien abestiek indar handiagoa hartu zuten.

Hainbat auzotako konpartsek zeharkatu zituzten hiriko kaleak eta, ohi bezala, Groseko konpartsa beteranoarena izan zen hitzordu jende-tsuenetako bat. Arratsaldeko 18.00etan atera ziren kalera eta han eta hemen aritu ondoren, Txofreko plazan jarri zuten kanpaleku nagusia 19.30ean. Jendetza erakarri zuten haien dantzak eta musikak. Amara Berrin, Ferrerias plazan jarri zuten kanpalekua, berriz, Amarakaldek konpartsakoek, zirak soinean.

parte zaharraGaua iristean, ordea, Parte Zaharrean bildu ziren zingaro eta ijito gehienak. Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionala 21.30ean atera zen kalera eta 22.00etarako heldu zen Konstituzio plazako kanpamentu nagusira.

Normalean umore ona izaten da nagusi hungariarren desfilean eta atzo ohi baino barre gehiago ere eragin zuten, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazo ezaguna izan baitzuten gidari, erreginaren azalean sartuta. Haren ondoan Nagore García de Andoin (Ospitaleko onkohematologia zerbi-tzukoa) eta Aspanogiko Conchi Gereño izan ziren ibilbide osoan zehar.

Ia 400 zartagin eta mailu (gehienak emakumezkoak) izan zituzten lagun desfilean, 19 tributan banatuta, eta zalditeria, Gauerdi txaranga, gurdia eta haur taldeak ere aritu ziren beraiekin. Hartza, hartz kumea eta hezitzailea ere ez ziren falta, ohi bezala. Begi urdin bat, Mazurka, Hungariako Kaldereroaketa Hungariako Kantua doinuak jo zituzten Konstituzio plazan Ibon Otaegiren zuzendaritzapean.

Aurten, gainera, bereizgarri bat zeramaten guztiek, Europako mugetan aterpea behar duten pertsonek pairatzen duten egoerarekin elkartasuna adieraziz.

lehen konpartsaKonpartsa Tradizionalak Konstituzio plazan jotzen zuen bitartean, Parte Zaharreko Kaldereroen Lehen Konpartsak bere ibilbideari ekin zion 22.00etan Santa Maria basilikaren ataritik. 300 lagunek osatu zuten taldea eta handik Sarriegi plazarantz abiatu ziren, bertan antolatu baitzuten kanpamentu nagusia.

Sarriegiren doinuak abestu zituzten gizonek, baita konpartsaren 125. urteurrena zela eta sortutakoGitanos Húngaros pieza berezia ere (Josu Elberdinek eta Tomas Hernández Mendizabalek konposatua). Zingarelle tribuko emakumeek, berriz, beste bi abesti kantatu zituzten (Verdiren La Traviattako Noi siamo zingarelle izan zen horietako bat).

Kanpamenduak utzi eta batzuk eta besteek kantari jarraitu zuten Parte Zaharreko kaleetan zehar eta hegoaldeko haizea lagun, zartaginen oihar-tzuna eta inauterietarako deia zabaldu zituzten euriaren gainetik.

gaur