Martxan da neguko kultur egitaraua Alegian

Otsailaren 17an ‘Putinen guardasola’ antzezlana izango da eta martxoaren 31n Xabi Solano kantaria

Domingo, 5 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Alegia- Abian da Alegian apirilera bitartean luzatuko den neguko egitaraua. Musika, dantza, an-tzerkia, erakusketak eta bertsoak izango dira, askoren artean.

Aipatzekoak dira, besteak beste, otsailaren 17an eskainiko den Putinen guardasola antzezlana, Xabi Solanok martxoaren 31n emango duen kontzertua edo martxoaren 5ean Oinkari, Sutarri, Asteasu, Larraul, Aduna eta Lizartzako dantzariek elkarrekin eskainiko duten Eskolatik plazara ikuskizuna. Egitarauaren berri ematearekin batera, Kultura batzordeak eskerrak eman dizkie Gabonetan antolatu diren ekitaldietan lagun-tza eman duten herritarrei.

Bestalde, martxoa “hilabete morea” bezala izendatu dute. Urtero, martxoaren 8aren bueltan hainbat ekitaldi egiten dira eta aurtengoari begira, ekitaldi horiek guztiak izenburu horren bueltan antolatuko dira eta laster emango dute egitarau osoaren berri. - M.S.S.