AEK-k San Blas opilak egiten ikasteko tailerra antolatu du ostegunerako

2017(e)ko otsailaren 7a, asteartea - 11:36etan eguneratua

Azkoitia. Azkoitiko AEK euskaltegiak, bere ikasleei eta Udalarekin lankidetzan garatzen duen Mintzalagun egitasmoaren partehartzaileei zuzendutako San Blas opilen tailerra (doanekoa) antolatu du datorren ostegunerako. Tailerra 15.15ean hasiko da Elkarguneko sukaldean eta parte hartzera animatzen direnek "San Blas opilak egiten ikasteaz gain, euskara praktikatzeko aukera ederra izango dute". Interesatuek 943 151 089 edo 943 857 175 telefono zenbakietara dei dezakete izena emateko. J.L.