Harrera elkartea, Gabonetako zozketako irabazlearen bila

2017(e)ko otsailaren 7a, asteartea - 11:30etan eguneratua

Zumarraga. Harrera elkarteak zozketa bat antolatu zuen Gabonetan eta oraindik ez da irabazlea azaldu. 143 zenbakia da zenbaki saritua. Ardo azokan saldu zen, Santa Lutzi bezperan. Harrera elkartekoek txartelak erosi zituzten guztiei tiraderetan eta diru-zorroetan begiratzeko eskatu diete. Irabazleak lau lagunentzako itsaski-jana, arkume bat eta cava botilak ditu zain. 680 163 019 zenbakira deitu behar du, gaur bertan. Azaltzen ez bada, ordezko zenbakia duenari emango diote saria. A.Z.