Karta-jokoen txapelketa antolatu du Idiazabalgo jubilatu elkarteak

2017(e)ko otsailaren 7a, asteartea - 11:29etan eguneratua

Idiazabal. Idiazabalgo Jubilatuen Elkarteak, karta-jokoen txapelketak antolatu ditu bere bazkiden artean. Helburua guztiak entretenitzea eta momentu onak pasatzea da. Izenak emateko epea otsailaren 8tik 12ra egongo da zabalik eta elkartean bertan jarriko diren orrietan edo juntakideren bati esanda egin daiteke. Txapelketaren hasiera otsailaren 13an izango da eta bukaeran sari banaketarekin batera afaria egingo dute partehartzaile guztiek. M.A.