Xabier Mendiarazek kiropraktika eta osasuna landuko ditu gaur

2017(e)ko otsailaren 7a, asteartea - 11:27etan eguneratua

Zaldibia. Gaur kiropraktika eta osasunaren inguruan arituko da Xabier Mendiaraz fisioterapeuta Zaldibian emango duen hitzaldian. Saioa 17.30ean hasiko da Goizane zentroan eta 45 minutuko iraupena izango du. Besteak beste, osasuna zer den, norberak zer egin dezakeen osasuna hobetzeko, nola eragiten duen bizkarrezurrak osasunean landuko du. Horrez gain, kiropraktikak nola lagun dezakeen bakoitzaren osasunean ere azalduko du. M.A.