Hilabete honetan konponduko dute eskolako aterpea

2017(e)ko otsailaren 8a, asteazkena - 10:55etan eguneratua

Astigarraga. Astigarragako Udalak Herri Eskolako aterpean hobe-tze-lanak martxan jarriko ditu joan den asteburuko denboraleak eragin dituen kalteei aurre egiteko. 6.000 euro erreserbatu dira mugitu diren lau panelak konpondu ahal izateko. Konponketa otsailean zehar egingo da. Udalak adierazi duenez, estalkian egindako obra-lanak bizpahiru urte daramatzate arazoak ematen eta orain konponduko dira. A.M.