Inauterietako kalejirarako entseguak deitu ditu Oarsoirriak

2017(e)ko otsailaren 8a, asteazkena - 10:53etan eguneratua

Errenteria. Oarsoirriak taldeak inauterietako, otsailaren 25erako, Oarsoirriak Musikala ekimena antolatu du. Hala, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egingo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Dantza kolektiboa ikasteko entseguak, hilaren 12 eta 19an izango dira, 17.00etan, Merkatuzarren. Bideo bat ere grabatu dute. A.M.