Orreaga gudaren inguruko komiki tailerra antolatu dute

2017(e)ko otsailaren 8a, asteazkena - 10:54etan eguneratua

Pasaia. Inauterietan Donibanen Orreagako gudaren inguruan antolatuko diren ekimenen barruan, barrutiko liburutegiak gaiarekin lotutako komiki tailerra antolatu du. Saioa irekia izango da zortzi urtetik gorako herritar guztientzat. Eskola datorren ostiralean izango da, 17.30etik 19.30era Donibaneko liburutegian, Udalak adierazi duenez, eta Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak gidatuko du. A.M.