Musikari ttikiak tailerra Beran

Musika eskolako ikastarorako izen ematea otsailaren 13tik 28ra irekiko da

Jueves, 9 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

BERA- Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak, Udalaren laguntzaz Musikari ttikiak musika tailerra antolatu du, 0 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzendua. Izena emateko epea otsailaren 13tik 28ra irekiko da.

Matrikularen prezioa 35 eurokoa da (haur bakoitzeko, helduek ez dute ordaintzen) eta plaza mugatuak dira. Ordu bateko lau saio eginen dira Musika Eskolan martxoaren 17, 24 eta 31n eta apirilaren 7an, arratsaldez. 2014, 2015 eta 2016 urteko (urtarriletik irailera sortutako haurrek) heldu batekin 16.00etan izanen dute saioa eta 2013 urtekoek (heldurik gabe) 17.00etan. Halere, matrikularen arabera antolatuko dira taldeak eta ondotik jakinaraziko dira ordutegiak. Aralar Udal Musika Eskolako Unai Artola izanen da ikastaro-emailea.Izen emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. - A. Arotzena