Aktore ezagunek 'Jainko basatia' antzezlana taularatuko dute gaur

2017(e)ko otsailaren 10a, ostirala - 10:51etan eguneratua

Elgoibar. Txalo konpainiak Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren Le dieu du carnage obran oinarritutako Jainko basatia komedia dramatikoa aurkeztuko du gaur (20.30ean) Elgoibarko Herriko Antzokian. Mikel Losada, Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta eta Aitziber Garmendia aktore ezagunen partaidetzarekin egingo den ikuskizun honetarako sarrerak 10 eurotan salduko dira (7 euros Gazte Txartelarekin). J.L.