Bere VII. Inauteriko Erakuslehio Lehiaketa abian du Hondarribiak

Astelehenetik hilaren 19ra arte izena ematen dutenak 450, 300 eta 200 euroko sariak lortzeko aukera izango dute

2017(e)ko otsailaren 10a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Hondarribia- Hondarribiko Udaleo Merkataritza arloak bere VII. Inauterietako Erakusleihoen Lehiaketa abian dela iragarri du, atzo igorritako ohar batean.

Ohi den bezala, lehiaketa honen helburua “merkataritza herriko bizitzaren partaide egitea eta Inauterietan ondo apainduta egongo diren establizimenduak saritzea” izango da eta parte hartu nahi duten negozioek “otsailaren 13tik, datorren astelehenetik, otsailaren 19ra arte izena eman beharko dute derrigorrez, udaletexeko arkupeetan dagoen BAZeko bulegoan”.

Erakusleihoek Inauteriko apainketa berezi hori “gutxienez otsailaren 20tik 28ra ikusgai izan beharko dute” eta parte-hartzea “kalera ematen duen erakusleihoa duten establezimendu guztiei” zabalduta dagoela adierazi dute Hondarribiko Udaletik.

kolore gehiagoMaria Serranok, Merkataritza eta Turismo arloetako zinegotzi buruak, “lehiaketa honek Inauteriei eta hiriari kolore gehiago emateko” balio izaten duela adierazi du eta pozik agertu da “urtero gero eta establezimendu gehiago animatzen ari direlako erakusleihoen lehiaketa honetan parte-hartzera”.

Sariei dagokionez, epaimahaiak diseinua, sormena, irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena izango ditu kontuan eta erakusleiho onenentzat hiru sari banatuko dira, 450, 300 eta 200 eurokoak.

Iazko edizioan, Itsasargi kaleko Andrea Opariak denda izan zen irabazle, eta bigarren eta hirugarren sariak lortu zituzten Pascua eta Mara arropa-dendek.

bazkariko txartelakErakusleiho lehiaketa martxan den bitartean, Hondarribiko Udalak salgai jarri ditu Inaute Larunbatean, otsailaren 25ean, Arma Plazan egingo den herri bazkarirako txartelak, 20 euroko prezioarekin.

Bazkari hau duela zenbait urte hasi ziren egiten eta geroz eta arrakasta haundiagoa izaten ari da.

Bazkarira mozorroarekin joatea derrigorrezkoa da eta txartelak salgai daude Arma Plazako Ttopara kafetegian eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan.

Inaute igandean ere bada beste herri bazkari bat antolatuta, Klink elkartearen eskutik. Kasu honetan, txartel guztiak dagoeneko agortu egin direla” konfirmatu dute Alde Zaharreko elkartetik. - X.S.