‘Euskararen sagarrondoak’ salgai egongo dira Seguran bihar

Baionako Etxepare Lizeo berria hornitzeko diru bilketa egiten ari dira ikasle eta gurasoak

M. Aranburu - 2017(e)ko otsailaren 10a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Lierni Elortza eta Jon Jauregi, Etxepare Lizeoko gurasoak, ekintzaren bultzatzaileak dira.

Lierni Elortza eta Jon Jauregi, Etxepare Lizeoko gurasoak, ekintzaren bultzatzaileak dira. (G. Hitza)

Galería Noticia

Lierni Elortza eta Jon Jauregi, Etxepare Lizeoko gurasoak, ekintzaren bultzatzaileak dira.

segura- Baionan, Ipar Euskal Herriko 15 eta 18 urte bitarteko ikasleen-tzat zuzendutako Bernat Etxepare Lizeo berria eraikitzen ari dira. 2017ko irailerako martxan jartzea aurreikusten da, 300 ikaslerekin. Proiektua aurrera ateratzeko diru bilketa jarri dute abian, eta bihar Seguran izango da egitasmo honi norberak bere alea jartzeko aukera. “Gogotsu” agertu dira ekintzarekin Lierni Elortza segurarra eta Etxepare Lizeoko gurasoa. 18.00etatik aurrera, Seguran aukera egongo da Etxepare Lizeoko ikasleen kanta, dantza eta musikaz gozatzeko. Bideo emanaldiak ere izango dira Seaskaren eta Lizeoaren berri emanez. Lapurdiko eta Gipuzkoako sagardoa, sagar zukua, Nafarroako ardoak eta pintxoak ere izango dira bertara-tzen direnentzat.

Bernart Etxepare formakuntza osoa euskaraz egiten duen Ipar Euskal Herriko lizeo bakarra da eta egoitza berriarekin, adar profesionala ere eskaintzeko asmoa du. Barnetegia ere eraikinean bertan izango du. Urrats berri horrekin Ipar Euskal Herriko haurrentzako eta gazteentzako euskaraz ikasteko eskaintza zabaltzea dute helburu Lizeoko arduradunek.

Lizeoaren eraikuntzak 10 milioi euroko aurrekontua du;Akitaniako Kontseiluak 7,2 milioi euroko diru laguntza eman du eta gainerakoa Herri Urratsen bidez eta kanpaina ezberdinen bidez lortuko dute. Hala ere, eraikinaren barrualdea horni-tzea ikastetxe bakoitzari dagokio. Kasu honetan, 300.000 euro behar dituzte mahaiak, aulkia, arbelak, oheak, armairuak… erosteko.

sagarrondoakDiru hori lortzeko helburuarekin, Etxepare Lizeoko ikasleak, irakasleak eta gurasoak elkarlanean sagarrondoak saltzen ari dira, Hazten gaitu, hazten dugu kanpainaren bidez. Herriz herri dabiltza sagarrondoak saldu eta dirua biltzen haien proiektua aurrera atera ahal izateko, eta ahalik eta atxikimendu gehien lortzeko.

“Sagarrondoak dira kanpainaren sinboloa euskara, ikastola eta Lizeoa irudikatzen dituelako” adierazi dute antolatzaileek. “Irudi zentral horri ideia eta balore frango lotzen zaizkio”.

Sagarrondo baten truke, 30, 50 edo 100 euro edo gehiagoko laguntza eman daiteke www.betxepare.eus. Sagarrondoa norberak eraman eta landa dezake, edo Baionan sortuko duten Euskararen sagartzean edo sagastian landatzeko utzi daiteke.