Liburutegiko haurren atala berrantolatuko da 15etik 21era

2017(e)ko otsailaren 10a, ostirala - 10:34etan eguneratua

Oiartzun. Manuel Lekuona liburutegiko haurren saila, lehenengo solairuan, berrantolatuko da. Hori dela eta, hilaren 15etik 21era haurren atala itxita egongo da. Honez gain, ezingo da mailegurik egin. Liburuak eta DVDak kanpoko buzoian entregatu ahal izango dira. Egun horietan ere, helduen saila eta ganbarako Ikasle Gelaren gutxieneko ordutegiak 8.00etatik 14.30era izango dira eta beheko gela 9.00etatik 21.00etara irekita egongo da, helduen erabilerarako soilik. A.M.