Urnietako landa eremuan hobekuntzak burutuko dituzte

2017(e)ko otsailaren 10a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Urnietako landa eremuan hobekuntzak burutuko dituzte.

Urnietako landa eremuan hobekuntzak burutuko dituzte.

Galería Noticia

Urnietako landa eremuan hobekuntzak burutuko dituzte.

20.000 EURO.Urnietako Udalak landa eremuko bi bide zatitan hobekuntzak egingo ditu. Alde batetik, Besadegitik Pozontarrira doan bideko harriak eta koskak kenduko dira (irudian). Hortaz, bidea hasten den puntutik makina pasako da kilometro eta erdiko ingurua egokituz. Bestalde, Montefrio baserritik Besadegira jaisteko dagoen bihurgunea arriskutsu samarra da eta hainbat kotxe errepidetik irten izan dira. Horrenbestez, zati horretan babesak ipiniko dira. Lehen lanek 15.000 euroko kostua izango dute eta bigarrenek, 5.000 euro ingurukoa. Argazkia: N.G.