XL. mus txapelketa azkarra jokatuko da bihar Ordizian

Joko arauei dagokionez, lau erregetara, sei hamarreko eta hiru usteletara jokatuko dute parte-hartzaileek

2017(e)ko otsailaren 10a, ostirala - 06:10etan eguneratua

2016ko txapelketako finalisten argazkia.

2016ko txapelketako finalisten argazkia. (n.g.)

Galería Noticia

2016ko txapelketako finalisten argazkia.

ordizia- Goierrin badago zaletasuna jokoan aritzeko, ez dago zalan-tzarik. Hainbat karta-joko dauden arren, musa da egungo jokoen erregea. Oraindik ere mus txapelketa batean parte hartu nahi duenak badu aukera. Izan ere, bihar bertan jokatuko da Goierriko mus txapelketa historikoetako bat, ordiziako Argi Berri elkarteak antolatutakoa. Aurten, gainera, 40. urteurren borobila ospatuko dute.

Jokoaren arauei dagokionez, lau erregetara, sei hamarreko eta 3 ustelera jokatuko dute. Lehia 16.30ean hasiko da, eta 15.30ean zabalduko dute izen-ematea. Bikoteko, 40 euro ordaindu behar da. Jokoan, 1.500 euroko sari nagusia eta aurreneko sailkatuentzako sari ugari izango dira, dirutan nahiz jaki eta otordutan.

mus azkarraMus azkarrak ez du esan nahi jokoa bera azkarra izan behar denik. Partida batek bost edo hogeita hamar minutu iraun ditzake. Hori bai, galtzen duenak ez du berriz beste partidarik jokatzeko aukerarik izango, izan ere, partida bat galtzean amaituko da haren ibilbidea mus txapelketa horretan. Zozketa bidez jartzen dira lehiakideak, eta horrela hasten da txapelketa. Oraindik ere antolatzaileek ez dakite zenbat bikotek parte hartuko duten;momentuan bertan jakiten baita. Hala ere, iazko datuak kontuan hartuz ehun bat bikote izaten dira Goierriko mus txapelketa kuttun honetan parte-hartzen dutenak. - M.A.