Haur antzerkia: ‘Euria’, Markeliñe konpainia

Sábado, 11 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Euria testurik gabeko, hitzik gabeko proposamena da, eta eszenak forma bisualetan oinarrituz kontatzen dira. Antzerkia eta dantza, lengoaia osagarriak eta elkarren ondoan jarritakoak izango dira, istorioaren esanetara. Dantzatutako antzerki garbi honek, protagonistak bi aterkiekin duen elkarbizitza berezia kontatzen digu. Familia ororentzako antzezlan berri honek, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz, eta jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du.

Gaur, arratsaldeko 18.00etan Gazteszena, Donostia. Sarrera: 4 euro.