‘Erabaki Fest’ egun osoko jaia izango da gaur Tolosan

Bizikleta martxaren ondoren, Alondegian ekitaldia, herri bazkaria eta ospakizuna iragarri dituzte

Sábado, 11 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Tolosa- Egun osoko egitaraua antolatu du Tolosaldeko Giltzarriak gaurkoTolosan eskualdeko 28 herriei begira. Bizikleta martxa, ekitaldia, herri bazkaria eta ospakizuna izango dira Erabaki Fest izena jarri zaion jaiaren baitan.

Eguna hasteko, 11.00etan, bizikleta martxa izango da Eskualdeko bost adar nagusietatik Tolosara: Larraul, Berastegi, Orexa, Baliarrain eta Bidania-Goiatz. Gainerako herriak bidean batuko dira tropelera.

Ondoren, ekitaldi guztiak Tolosako Alondegia plazan izango dira eta umeentzako puzgarriak ere izango dira egun osoan zehar. Martxoaren 19ko galderaren aurkezpena egingo dute 13.15ean eta prozesuaren azken txanparen iragarpena egingo dute. Herri bazkaria ere iragarri dute, 14.00etan, bertsolariek eta trikitilariek girotuta eta berogailua izango duen karpan.

Bazkal ostean, 15.00etan, ospakizuna hasiko da, eta musikaz eta dantzaz jantziko da Alondegia plaza. DJ Bull ezagunak jarriko du musika eta txoznak zabalik izango dira iluntzeko 21.00ak bitarte. - M.S.S.