Gazte zerbitzua sortzeko bilera izango da gaur

Zarauzko gazteekin egingo den bileran hirugarren faseari ekingo diote

Ane Roteta - Sábado, 11 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Gaztematikaren lehen bilerako irudia.

Gaztematikaren lehen bilerako irudia.

Galería Noticia

Gaztematikaren lehen bilerako irudia.

Zarautz- 2016ko udaberrian hasi zen Zarauzko Gazte Zerbitzu berria sortzeko proiektua hirugarren faseari ekiteko prest da, eta gaur bertan egingo dute hirugarren faseari hasiera emango dion bilera, goizeko 11.00etatik 13.00etara, Etxezabalako bilera aretoan.

Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Partaidetza sailak sustatu du Gaztematika, eta Zarauzko Udaleko Gazteria eta Partaidetza departamenduekin elkarlanean bultzatzen ari dira proiektua.

Fase honetan hiru bilera egingo dira herriko gazteekin eta proiektua Aste Santurako aurkeztea aurreikusten da

Aurreko bi faseetako bileretan parte hartutako gazteekin gazte talde motor bat osatu dute, eta, prozesuko teknikari arduradunekin, hirugarren faseko lehen bilerari ekingo diote. Diagnostikoan oinarrituz, proposamen fase honetan hiru bilera ireki egingo dituzte herriko gazteekin, eta hauetan jasotako ekarpenak gazte talde motorrarekin egingo diren hi-tzorduetan landuko dira. “18-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzua sortzeko proiektu honen helburua gazteekin batera ikerketa prozesuan jardutea” dela gogorarazi du Jonan Urdangarin Urrutiak, Gaztedi zinegotziak. “Diagnostiko fasean Zarauzko gazteek horrelako zerbi-tzu baten beharra sentitzen duten ala ez argitzeko lanean ibili ginen, eta orain, proposamen fasean, zerbitzuaren diseinuaren nondik norakoak landuko ditugu aurreko fasean jasotakoa oinarri hartuz”, azaldu du Urdangarinek.

Hala, ebaluazio eta sistematizazio faseak datozen martxoa eta apirilean landu nahi dituzte, Aste Santurako proiektua aurkeztea aurreikusten baitute. “Teknikariak sistematizaziorako ereduak lantzen ari dira jada eta etengabeko ebaluazioak egiten dituzte fase eta ekimen bakoi-tzean. Fasea amaitzean egingo den aurkezpenean, diseinatutako proiektua ezagutarazteaz gain, prozesu osoaren ebaluazioa egingo dute teknikariek”, azaldu du zinegotziak.

Amaitzeko, gazte bezala, gainon-tzeko gazteak ere proiektuan parte hartzera animatu nahi ditu Gaztedi zinegotziak. “Gazteok beharrak ditugu, eta behar horiek asetzen lagunduko digun Gazte Zerbitzu bat Zarautzen izatea itzela da;baina horretarako, gazte guztiok, norbanako orok bere alea ipini behar du, zerbitzua guztion artean osatu, eraiki eta martxan jartzeko. Animatu zaitez, zuretzako da, guztiontzako da!” gaineratu du Urdangarinek.