Koldo Garcia genetika arloan ikertzailea eta zientziazalea

“Euskal blogen komunitatea oso handia eta anitza da, baina ezezaguna”

‘Argia’ren laguntzaz abiarazi du Azkue Fundazioak ‘Blogetan!’ lehiaketaren 2. edizioa, eta bertan parte hartu du Garciak, Zientzia eta Teknologia kategorian

Uxue Razkin - Domingo, 12 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Koldo García

Galería Noticia

Koldo García

DONOSTIA- Zientziaren dibulgazioa ez dago oso hedatua euskal blogosferan, halere, badira, gero eta gehiago gainera, arlo hori jorratzen duten euskaldunak. Horren adibide dugu orain dela hamar urte jaio zen ataria: edonola.net. Koldo Garcia Genetika arloko ikertzailea dago ekimen horren atzean.

Euskal blogarien komunitatea handia da. Zuk zientzia jorratzen duzu zurean.

-Blogak daukan aukera da bakoi-tzak bere estiloa garatu dezakeela eta gauzak beste arintasun batekin azaltzeko aukera duzula: askoz ere erakargarriagoa egin dezakezu, testu hurbilago bat idatzi. Zientzia oso gai gordina da eta interesa piztea zaila da. Ni genetikaria naizen aldetik, badakit formakuntzarik gabekoen-tzat oso gogorra izan daitekeela hori irakurtzea. Hortaz, umorez eta arintasunez lantzen ditut testu horiek, zientziari buruzko pare bat ideia sartzeko buruan. Azken finean, helburua hori da: zientzian adituak ez direnekin hurbiltasun hori izatea. Nik lantzen dudan gaia beti da zaila gizarteratzea.

Zergatik ireki zenuen bloga?

-Hutsune bat ikusten nuelako abiatu nuen. Apirilean hamar urte beteko ditu eta azkenengo hiru urtetan, gutxi gorabehera, horretan dihardut;zientzia publikoari gerturatu nahian. Azken batean, genetikaz eta euskaraz ez zegoen ia inor hori lantzen zuenik. Orduan, hor aukera bat ikusi nuen gaia azaltzeko eta lantzeko. Egia da interesa piztu duela eta horregatik jarraitu dudala bloga elikatzen.

Zure sarrerek zertan lagun gai-tzakete orduan?

-Adibidez, albisteetan agertzen denean ez dakit zeren genea aurkitu dutela eta halakoak... gauza horiek hurbiltzea eta jendeak txarto ez ulertzea da nire lana. Batzuetan horrelakoekin nahastea ez da zaila;bada, horiek sahiestea dut helburu.

Hasieratik zenekien bloga euskaraz egingo zenuela?

-Bai, aukera hori kontzientea izan zen hasieratik. Hamar urte hauetan blogak bere garapena izan du baina, oro har, azkenengo urteetan sarrerak beti euskaraz egin ditut soilik. Orain dela hiru urte hasi nin- tzen buru-belarri zientzia arloan dibulgatzaile. Hautua euskaraz egitea izan zen beharra zegoelako.

Zientzian hutsunea dagoela irudi-tzen zaizu?

-Blogarekin hasi nintzenean zien-tzian, orokorrean, bizpahiru zeuden. Denborarekin jende gehiago animatu da gauzak egitera. Adibidez, Zien-tzia Kaierak abagunea ematen die ikertzaileei euren gauzak azaltzeko. Badago oraindik gabezia hori baina gero eta gutxiago. Jendea anima-tzen ari da.

Zure blogean testua da nagusi.

-Bai, batez ere testuez hornitzen dut. Azalpenak testuen bidez ematen ditut;alde batetik, errazagoa delako horiek ekoiztea. Saiatu naiz askotan bideoak egiten baina zaila da nire formakuntza ez delako ikus-entzunezkoa. Uste dut erosoagoa dela jendearentzat testua irakur-tzea, gailu berezirik ez delako behar. Gainera, laburrak egiten ditut badakidalako jendeak ez duela txapa handirik irakurri nahi;beti muga jartzen diot nire buruari. Metaforak erabiltzen ditudanean, argazkiak txertatzen ditut.

Testuaz aparte, diseinua zaintzea ezinbestekoa da.

-Nik aukeratutakoa nire izaerarekin doala uste dut: gauzak oso sinpleak gustatzen zaizkit. Horregatik aukeratu nuen diseinu hori plataformak aukeran ematen dizkizunen artean. Nirea sinplea eta txukuna da. Horrela egin dut pentsatzen dudalako blogak prest egon behar duela ordenagailuetako pantailak ez diren gailuetan irakurriak izateko.

‘Blogetan!’ lehiaketan parte hartuko duzu.

-Bai, izena eman dut jada, eta edonola.net hautagaien artean dago, Zientzia eta Teknologia kategorian. Azken honen inguruko blog asko daude baina zientziakoak askoz gutxiago dira. Dena den, guztiok dakigu Joxean Rojasek irabaziko duela (barreak). Lehenengo edizioan ere parte hartu nuen baina ez nuen nik proposatu, beste batek egin zuen zuzenean.

Zer behar du blog batek saritua izateko?

-Gauza erakargarriak egitea eta bloga nahiko eguneratua egotea.

Zure alorretik at dauden blogak irakurtzen dituzu?

-Twitterren ikusten ditudan sarrerak irakurtzen ditut usu.

Orokorrean, nola ikusten duzu euskal blogarien egoera?

-Iruditzen zait euskaldunok oso aktiboak garela egiten dugun gauza guztietan, eta komunitatea oso handia dela, oso anitza, baina ezezaguna. Sarea handia da baina jendeak ez daki mundu hori dagoenik, eta jendeari iruditzen zaio ez dela existitzen. Twitteren edo gure sareetan ez badago blog jakin hori, ez dugu irakurtzen. Badaude, baina ez dakit zein puntura arte hedatzen diren.