Zirrikituetatik begira

Euskal kazetaritza aldaketa bidean (I)

Ana Urkiza - 2017(e)ko otsailaren 13a, astelehena - 12:25etan eguneratua

Otsailaren 12an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Eguna egunkariaren sorreraren 80. urteurrenean, Deia egunkariak, Sabino Arana Fundazioak, Bilboko udalak, Euskal Pen Klubak eta Euskaltzaindiak antolatutako jardunaldiak izan zuen leku. Bertan, Egunaegunkariaren aurrekariez, egunkariaren beraren sorreraz, Egunakoidazleez eta ondotiko euskarazko kazetagintzaz aritu ziren adituak. Eta, azkenean, mahai-inguru baten bueltan, euskal kazetaritzaren beharrak eta erronkak izan ziren mintzagai.

Ekosistema baten beharra mahai gaineratu zuen Javier Onaindiak, Bizkaia Irratiko zuzendariak, hau da, hedabide sare anitza euskaraz arituko dena, euskal irakurle, entzule eta ikusleak “nahi duen horikalitatez eta euskaraz” jaso ahal izan dezan.Hedabideak estrategikoak direla gaineratu zuen euskara bultzatzeko baina, era berean, hedabideentzako ere beharrezkoa dela “hartzaileak gureganatzeko” estrategia bateratuak lantzea.

Idurre Eskisabel kazetariak, estrategia eta sustapen politika indartsuak behar direla aipatu zuen, batez ere, “gutxituak” garelako. Eta euskal kazetarien lan-baldintzakaxkarrak ere salatu zituen.

Odile Kruzetak, EITB Irratiako zuzendariak, balio erantsiaren kontzeptua ekarri zuen jardunaldira. Balio erantsia eskaintzen duen guztiak izango duela etorkizuna azpimarratu zuen. Produktua ona bada eta jendeari interesatzen bazaio, funtzionatuko duela. Horretan asmatu behar dela.

Iñaki Mendizabal kazetariak hartu zuen hurrena hitza eta hark, administrazioaren eta hedabideen arteko itun sendo bat egiteko garaia dela aipatu zuen, hemendik aurrerako bermea emango duena eta gutxieneko batzuk markatuko dituena.

Urtzi Urrutikoetxea moderatzaileak erraz lapurtu zizkien mahaikideei, lehenbiziko galdera-erantzun saioan, gaur egungo euskal kazetaritzaren beharren zerrenda fina. 

Más sobre Opinión

ir a Opinión »