Igantzin eta Kaldereroek Beran segida emanen diote inauteriei

Berako konpartsa larunbatean 19:00etan abiatuko da Illekuetatik

Aitor Arotzena - Martes, 14 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Igantziko gazteek inauteri giroa hedatuko dute aurten ere etxez etxe.

Igantziko gazteek inauteri giroa hedatuko dute aurten ere etxez etxe. (Ttipi-Ttapa)

Galería Noticia

Igantziko gazteek inauteri giroa hedatuko dute aurten ere etxez etxe.

Igantzi- Joan den asteburuan Arantzan burutakoei txanda hartuz, Igantziko inauteriak ospatuko dituzte ortzirale eta larunbat honetan. Gazteek auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira bi egunetan, bidenabarkoan larunbat arratsean zozketatuko dituzten bildotsa eta ardo loterako boletoak salduz.

Ortziralean, goizeko 10:00 aldera Berrizaun auzotik hasita, etxez­etxe eta baserriz-baserri eskean ibiliko dira gazteak. Herrira bueltan, bidegurutze aldeko etxeeta­ra bisita eginen dute eta gero, Frain auzora­ joanen dira. Bazkalondoan herrian eta Sarrola eta Lasaga auzoetan eskean ibiliko dira gazteak. Gauean afaria eginen dute.

Larunbatean 08:00etan Mozorroak elkartu eta Irisarri auzora joanen dira gazteak. 11:00 aldera herrira bueltatu eta Unanu auzora eta Piedade gainera joanen dira. Arratsaldean haurrak kalejiran ibiliko dira. Ilunabarrean etxez­ etxe eskean ibilita banatuko dituzten boletoen zozketa eginen dute gazteek, lehenengo saria bildotsa eta bigarrena ardo lotea. Aurten, berrikuntza bezala, saridunek ez dute momentuan agertu beharko. Sari bakoitzeko hiru zenbaki aterako dira eta lehen zenbakiaren jabeak 15 egun izanen ditu saria erakuratzeko, bigarren zenbakiak bertze hamabortz egun eta hirugarrenak bertze hainber-tze. Baina horrez gain, 20:30ean bingoa eginen dute eta hemen ere bi sari berezi emanen dituzte plazan daudenentzat. Gauean afaria eginen dute gazteek.

Kaldereroak Beran Ortziralerako deitutako entsaiora jende dexente hurbildu zela eta, heldu den larunbatean 19:00etan aterako da kaldereroen konpartsa, Berako inauteriak iragartzera, Illekuetatik Herriko Etxeko Plazara. Ordu erdi lehenago prest egon beharko dute partehartzaileek. Euria eginen balu, Altzateko frontoian eginen litzateke ekitaldia.

Zakozar bilera Lesakan Lesakako inauterietan zakozar ateratzeko intentzioa dutenak bilerara deituak daude larunbat arratsaldeko 4etan Arrano elkartean. Horrez gain, Arranok dei berezia egin du zakozarrak prestatzeko laguntzaile bila. Zakozarrak belarrez bete eta josteko nahi duten guztien laguntza eskertuko dutela jakinarazi dute Arrano elkartetik.