urola kosta

1960ko euskal kultura, Aiatik Suediara

Aiako irudiez osatutako ‘basker’ dokumental suediarraren liburua eta dvda eskuratu daitezke kultur etxean

Ane Rotetaren erreportajea - Miércoles, 15 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:10h

‘Basker’ dokumentalaren fotograma bat.

‘Basker’ dokumentalaren fotograma bat. (Argazkia: ‘Basker’)

Galería Noticia

‘Basker’ dokumentalaren fotograma bat.

herri kirolak, idi demak, euskal dantzak, bertsolaritza, esku-pilota, txalaparta, taloak... Euskal kulturaren adierazleetako batzuk besterik ez dira, eta dirudienez, atzerritar ba-tzuen atentzioa deitzen du gure kulturak, edo deitu izan du iraganean. Izan ere, Suediako SVT telebista kateak euskal kulturari buruzko bi dokumental grabatu zituen 1960ko hamarkadan: Basker eta Bonde i Baskerland, hain zuzen ere.

Dan Grenholm eta Lennart Olson suediarrak izan ziren bi dokumentalen egileak, eta euskal kulturari buruzko lan bat egiteko asmotan, Aian izan ziren denboraldi batez. Euskal Herriko beste herri batzuk ere ageri dira ikus-entzunezkoan, eta tartean ikus daitezke garai hartako aiarren irudiak. Baina orain dela gutxi arte ez dugu lan horien berri izan.

herritarren eskuraArgibel Euba Ugarte ikerlariari esker, ordea, lan horiek berreskuratu ahal izan dira, bi filmeen nondik norakoak aztertu baititu eta egindako lanarekin DVD bat eta liburu bat argitaratu ditu. Beraz, Aiako Udalak dokumentala eta liburua eskuratzeko aukera ipini die herritarrei eta 20 euro ordainduta eskuratu ahal izango da. Baina, horretarako, eskaera egin beharko da lehenik kultur etxean, 943 130 924 telefono zenbakira deituta. Aukera aparta aiarrentzat. Dena den, duela hilabete inguru dokumentala proiektatu zuten Aian lehen aldiz, eta Nekane Arrizabalagak, Aiako alkateak, adierazi duenez, harrera “oso ona” izan zuen dokumentalak. “San Anton eguneko ekintzen barne zegoen proiekzioa eta oso harrera ona izan zuen aiarren artean. Herritarrak azaltzen ziren filmean eta adineko jendearentzat bereziki oso polita izan zen dokumentala ikustea. Egia esan, oso harrera polita izan zuen eta jendea oso gustura egon zen”, azaldu du Aiako alkateak.