‘Ahoz aho’ martxoaren 2tik 25era luzatuko da

10. urteurrena betetzen du ahozko narrazioaren jaialdiak eta ekintza bereziak iragarri dituzte

Miércoles, 15 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Tolosa- Ahoz aho jaialdiaren hamargarren edizioa martxoaren 2tik 25era luzatuko da. Besteak beste, emanaldiak izango dira Tolosan eta Albizturren.

Intujai Teatroa taldeak, Tolosa eta Ordiziako udalen laguntzarekin, Euskal Herrian dagoen ahozko narrazioaren jaialdi bakanetakoa antolatzen du eta aurten, hamargarren edizioa izanik, ospakizun berezia egin nahi dute, horretarako egitaraua ohiko baino zabalagoa eta bereziagoa atonduz.

Ahoz aho jaialdia euskal kontagintzan erreferentea bihurtu da urte hauetan eta nazioarteko zein bertako kontalari profesionalak ekartzeaz gain, ipuinak konta-tzearen zaletasuna dutenek ere beren espazio izan dute, profesionaltasuna eta zaletasuna jardun beraren bi zutabeak baitira, antolatzaileen ustetan.

Aurtengo jaialdi berezian urte hauetan guztietan partaide izandako artistak ere gonbidatu dituzte. Guztira 26 kide izango dira, horietatik zortzi kanpotik etorritakoak eta 18 Euskal Herrikoak, guztira 30 ikuskizun programatuko dira Tolosa eta Ordizia artean.

Horrez gain, Ahozkotasunaren bi gala handi, bi kontaketa ikastaro, hitzaldiak eta kontaketa lehiaketa izango dira. Urteurrena ospatzeko aparteko ekitaldiak iragarri dituzte, horien artean garrantzitsuena martxoaren 25ean egingo den Euskal Narra-tzaileen Topaketa. - M.S.S.