Hondaek bisita antolatu du Albaolara larunbat honetan

2017(e)ko otsailaren 15a, asteazkena - 10:24etan eguneratua

Hondarribia. Hondarribiko ondarearen aldeko Hondae elkarteak bisita antolatu du larunbatean Pasaiako Albaola ontziolara. Bertan, besteak beste, iaz Hondaek hara egindako txangoaren osteko urte betean San Juan naoarekin egindako aurrerapenak ikusi ahalko dira. Irteera 9.30ean izango da Eroskiko aparkalekutik eta parte hartzeko, aurretik izena eman behar da hondae2011@gmail.com helbidean. X.S.