Korrika prestatzen hasteko batzar irekia izango da gaur Luardon

2017(e)ko otsailaren 15a, asteazkena - 10:35etan eguneratua

Mutriku. Euskararen aldeko Korrika apirilaren 5ean helduko da Mutrikura (9.30ean) Debatik. Hori dela eta, egun horretako eta aurreko asteetako egitaraua prestatzeko taldea eratuko da herrian. Proposamenak egiteko edo antolakuntzan laguntzeko prest dauden guztiek asteazkenetan egingo diren Korrikaren Batzordeko bilera irekietan parte hartzeko aukera izango dute. Lehena gaur egingo da, 19.00etan, Luardon. J.L.