Maitasun kontzertua eskainiko du Zarautz Abesbatzak ostiralean

2017(e)ko otsailaren 15a, asteazkena - 10:27etan eguneratua

Zarautz. Zarautz Abesbatzak maitasun kontzertua eskainiko du ostiralean, 20.00etan, Berdura plazan. Bosgarren urtez egingo du koroak emanaldi berezi hau leku berean;izan ere, zuzendariaren ustez, "urteko garai honetan toki goxo eta egokia bilakatu da merkatuko lehen solairua emanaldi gozo honetarako". Amodioak eta desamodioak, bizipozak eta sufrimenduak, hitz eta doinuekin azalduko ditu abesbatzak. A.R.