Urdaburu mendira joango dira igandean Inda Mendiko kideak

2017(e)ko otsailaren 15a, asteazkena - 10:27etan eguneratua

Zumaia. Zumaiako Inda Mendi elkarteak igande honetarako irteera bat prestatu du Urdaburu mendia igotzeko. Hala, 7.30ean Txomin Agirre kaitik aterako dira, ondoren Hernaniko Fagollaga auzora joan eta Urdaburu igotzeko. Irteerak 8,5 kilometroko ibilbidea du eta hiru ordu eta erdiko iraupena izango du. Izena emateko goiko estankora deitu beharko da (943 860 357) ostiral eguerdia baino lehen. A.R.