Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Patxi arkularia

Jueves, 16 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:06h

irunberri- Bazen behin Patxi izeneko arkulari bikaina zen. Patxik txano berde bat zuen luma gorri batekin, bota beltz batzuk oinetan eta jantzi berdea zeraman. Patxiren etxea txabola bat zen eta basoan zegoen. Egun batean diana apuntatzen ari zela sagu baten erruz ispilu bat jo zuen. Ispiluan bere irudia agertzen zen. Ispilura begiratzekoan Ispiluko Patxik gezi bat zuela kopetan konturatu zen. Bat-batean Ispiluko Patxi ispilutik atera zen eta barrezka hasi zen... “Jende guztia hilko dut! Kar, kar, kar…”. Eta desagertu zen. Patxi korrika joan zen herrira baina herrira iritsi zenean jende guztia hilda zegoen. Patxi atzera begiratu zuen eta “Ispiluko Patxi” zegoen… Patxiren kopetara apuntatzen zegoen eta esan zion: “Askatu geziak!” Patxik geziak askatu zituen, oharkabean, mantso ateraz zapatilan zuen labana, Patxik labana hartu eta ispiluko Patxiri sartu zion.

Ispiluko Patxik laino tartean, zerurantz joan zen. Gero herriko jende guztia berpiztu zen... Baina basoan ahots bat entzun zen:

- Kar-kar… Patxi, begira ezazu ispilura…