Aterkiak eskuragarri, Zestoako dendetan

Herriko establezimenduetan bezeroek erabili ahal izateko aterkiak eskainiko dira aurrerantzean

Jueves, 16 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Ekimenaren bultzatzaileak, euritakoekin.

Ekimenaren bultzatzaileak, euritakoekin. (n.g.)

Galería Noticia

Ekimenaren bultzatzaileak, euritakoekin.

Zestoa- Zestoako Udalak eta Zestoan Merkatari Elkarteak elkarlanean ekimen berri bat jarri zuten martxan joan den astean. Hala, Zestoan Merkatari Elkarteko establezimendu guztietan, herriko bezeroek erabili ahal izateko aterkiak edo euritakoak eskainiko dira aurrerantzean.

Herriko dendariek adierazi dutenaren arabera, bat-batean euria hasi eta ezustekoan aterkiaren beharra duten bezeroek beti izango dute aterki bat erabiltzeko aukera. Beraz, ekimen berri honi esker, Zestoako Merkatari Elkarteko kide diren dendetan beti egongo da aterki bat erabilgarri zestoarrentzat, behar dutenean erabili eta berriro dendara itzultzeko. Zestoan uste baino gehiago da aterkietan irakur daitekeen esaldia eta horrek ere badu bere esanahia.

Gertutasuna eta babesa Izan ere, Zestoako bezeroari “zerbitzu eta tratu on bat” eskaini nahian, Zestoan bertako denda eta establezimendu txikiek abian jarri duten ekimen honek, oinarrian badu esanahi bat ere, eta hala azaldu dute elkarteko kideek: “Aterkia, euritik babesteko erabiltzen dugun tresna izanik, herri bertako dendek bezeroari eskain-tzen dioten gertutasuna eta babesa adierazi nahi dugu”.

Zestoan Merkatari Elkartearen ekimen berri honek, Zestoako Udalaren laguntzaz gain, Eusko Jaurlari-tzaren babesa ere jaso du. Aterki zuri-beltzak dagoeneko herrian dira zestoarrei babesa adierazteko. - A.R.