Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

San Donato eta Errioxako Espartero eTwin-spacen elkarlanean

Samsungen eskutik, proiektu kolaboratzaile bat aurrera eramaten ari garen ikastetxe euskaldun bakarrak gara

Testua eta argazkia San Donato Ikastetxe Publikoa - Viernes, 17 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Irakasle eta ikasleok formakuntza jasotzen ari gara baliabide teknologikoen inguruan ikasteko.

Irakasle eta ikasleok formakuntza jasotzen ari gara baliabide teknologikoen inguruan ikasteko. (SAN DONATO IKASTETXE PUBLIKOA)

Galería Noticia

Irakasle eta ikasleok formakuntza jasotzen ari gara baliabide teknologikoen inguruan ikasteko.

etxeko berriak

irailean, Nafarroako Hezkun-tza Departamentuak erronka hau aurkeztu zigun. Alde batetik, Samsungekoek, Teknologi berrien funtzionamendurako izan beharreko baldintza guztiak betetezen genituelako eta herri eskola bat izatea eskatzen zuelako. Bestetik, Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publiko eta euskaldun batengatik apostua egin nahi izan zuen, Cadreitako eskola sartuta zegoelako jada.

Gure erabakia berehalakoa izan zen eta urrian bertan, Samsung Smart School proiektuan murgildu ginen. Proiektu honek hiru urteko iraupena dauka. Irakasleok, intef institutoaren eskutik, formakuntza bat jasotzen ari gara baliabide teknologiko eta kolaboratzaile anitzen inguruan, on-line eta modu presentzial batean. Horregatik, eskolako lau lankide, Madrilen izan dira bitan Estatuko Hezkuntza, kultura eta kirol saileko ministeritzan.

Honez gain, Samsung empresak 5. mailako ikasle eta irakasle bakoitzarentzat tablet bana eman digu eta tablet horiei etekina ateratzeko ikastaroa ere jaso dugu. LED pantailadun telebista bat ere jarri digute eta guztiak geletako eguneroko lanean aukera anitzak ematen dituzte. ANITZAK ETA MOTIBAGARRIAK! Gure 5. mailako ikasleak matematikak, hizkuntza e.a. ikasi eta teknologi berrien bidez aurkeztu behar dute, pantaila horretan momentuan ikusten delarik. Lana izan arren, irrikitan egoten dira!

Apirilean, Madrilen gure ikasturteko proiektu kolaboratzailea aurkeztu behar dugu. Esan bezala, Errioxako General Espartero ikastetxearekin batera lanari ekin diogu. Telebista horren bitartez irakasle eta ikasleok elkar ikusteko eta ezagutzeko aukera izan dugu. Baina hori bakarrrik ez, etwinning plataformak Europako edozein ikastetxek gure proiektuan atxekitzeko aukera ematen du. ETXARRITIK MUNDURA!

Gure etwinning proiektuak, gure aittune-amiñen garaia eta gaur egungoa uztartzea du helburu. Horretarako jarduera ezberdinak aukeratu ditugu. Adibide moduan honako hauek:

-Beraien garaiko jokoetan jolastuko gara, baina guk Errioxako aiton-amonen jokoetan ibiliko gara. Joko horien azalpenak QR kode batean egonen dira Errioxakoen aldetik eta Etxarriko ikasleak kode hori irakurriz jolasak egin beharko dituzte. Haiek ere gureak egin beharko dituzte.

-Aittun-amiñen garaiko bizimodua nolakoa zen jakin nahi dugu eta horretarako ikasleak elkarrizketak prestatu dituzte. Orain elkarrizketak tableten bidez grabatu eta editatu beharko dituzte. Ondoren bideo hauek ikusita, bi ikastetxetakoek aztertu eta mapa kontzeptual bat eginen dute ikasitakoarekin.

Egun, gure ikastetxeetako ikasleek teknologia digitalean jantziak egon behar dute. Baina hori ez ezik , gainontzeko 6 kompetentziak ere aurrera eraman behar ditugu. E-twinning proiektuak guztiak ahalbidetzen ditu eta gure eguneroko lanak ere bai. ERRONKA MAKALA BEZAIN EDERRA DUGU ORAIN ETA AURRERANTZEAN.